Prentsa Aretoa
2014/07/03
Egibar: "Bake eta Bizikidetza batzordea suspertzeko beharrezkoa da alderdiek ekarpenak egin eta konpromisoa handitzea"
Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak nabarmendu du Jonan Fernandezekin izandako bilerak “ez duela Bake Ponentzia ordezkatzen”.
EAJren Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Ponentzia suspertzeko beharra nabarmendu du eta horretarako beharrezko jo du alderdiek eztabaida gune honekiko daukaten konpromisoa handitzea. “Batzordea indarberritzeko jarrera aktiboagoa eta konpromiso handiagoa izan behar ditugu eta gure ardurei ezin diegu bizkar eman”, azaldu du.
Adierazpen hauek Legebiltzarreko alderdiek Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako Idazkari Nagusi den Jonan Fernandezekin izan duten bileraren ostean egin ditu burukide jeltzaleak. Fernandezek bere lan taldea burutzen ari den proiektuaren berri eman die, besteak beste, argitu gabeko krimenei buruz prestatzen ari diren txostena, memoriaren institutua, biktimen memoriala, helegitea jarri dioten dekretua eta torturari buruzko txostena.
“Bilera positiboa izan da egiten ari diren lanaren berri eman digutelako; Legebiltzarrean garatu eta adostuko diren gaiak, alegia. Baina argi utzi behar da bilera honek ez duela Bake Ponentzia ordezkatzen, gure helburua eztabaida gune hau indarberritzea da”, ziurtatu du.
Bake ponentziaren etorkizunari buruz galdetuta, aurreratu du “alderdi guztiek, eta EH Bilduk bereziki, adierazpen politiko sendoa egin beharko dutela egon litezkeen zalantza guztiak argitzeko”. “Mundu guztiak espero ditu ETAren desegitea eta desagertzea, baina adierazpen politikoak era falta dira. Ezin da itxaroten gelditu, denborak gauzak konponduko balitu bezala. Alderdiek onartu behar dugu transferi ezina den erantzukizuna daukagula”, erantsi du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15