Berriak
BERRIA
2014/05/29
Ezker Abertzaleak EAJren testu bat erabili du autodeterminaziorako eskubidea 24 urteko atzerapenarekin defendatzeko
Joseba Egibar Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak “ausardia falta” egotzi dio Sorturi, EAren atzean ezkutatzen delako bere iraganari ez aurre egiteko.
BERRIA
2014/05/28
Ezeizabarrena eta Montero, Autogobernuari buruzko lantaldean
Xabier Ezeizabarrenak eta Manuel Monterok unibertsitateko irakasleek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarreko Autogobernuari buruzko lantaldean.
BERRIA
2014/05/12
Euzko Alderdi Jeltzaleak Eusko Legebiltzarrak Nigeriako neskatoen bahiketa salatzeko egin duen adierazpenarekin bate gin du
Boko Haram talde islamistak 200 neska nerabe baino gehiago bahitu zituen apirilaren 14an Nigeria Iparraldeko Chibok hiriko barnetegi batetik. Aurreko asteartean, bahiketa gertatu eta hiru astera, beste zortzi neskato bahitu zituzten Warabi herrian, ustez Boko Harameko kideek. Kasuak ezinegon handia eragin du, batez ere taldeak bideo bat zabaldu ondoren, zeinean esaten baitzuen bahitutako neskatoak saltzeko asmoa zuela.
BERRIA
2014/05/08
EAJk bere egiten ditu Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planean jasotzen diren oinarri politiko eta etikoak
GBBko presidente eta EAJren legebiltzar-taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzaren lana eta Jonan Fernandezek gidatzen duen taldearen balioa goraipatu ditu.
BERRIA
2014/04/30
Autogobernuaren ponentzian eskatu dituen agerraldiak eta txostenak ezagutzera eman ditu EAJk
Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak “etsipena” azaldu du EH Bilduk ponentziaren izen orijinala aldatu eta Euskal Herria terminoa kentzea onartu duelako.
BERRIA
2014/04/15
Euskararekin eta hizkuntza-bizikidetzarekin konprometitutako Euskadi defendatzen du EAJk
EAJren legebiltzar-taldeak elebitasun ahalik eta berdinkide eta orekatuena bultzatuko du, egiazki bermatu ditzakeena herritarren hizkuntza-aukerak eta hizkuntza-askatasuna. Izan ere, zutabeetako bat da hizkuntzen eta euskal gizartearen beraren bizikidetzarako.
BERRIA
2014/04/11
Aintzane Ezenarro eta Enrique Ullibarriarana izendapen egokiak dira
Joseba Egibarrek nabarmendu du Aintzane Ezenarroren ibilbide politiko demokratiko eta etikoa, biktimen inguruko proposamenak landu dituena. “Bi izendapenak egokiak dira, eta baieztatzen dute Bake Planak bermatzen duela pertsona hauen prestutasuna eta lana”.
BERRIA
2014/04/10
"Lanean jarraituko dugu euskal enpresen langileen egoera eta baldintzak hobetzeko"
Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio lan egin dezala eta susta ditzala Euskadin kokatutako enpresak deslokalizatzea saihestuko duten neurriak, halako eran, non Euskaltel bezalako enpresek, bere lurraldearekiko atxikipena mantenduz.
BERRIA
2014/04/09
Jone Berriozabal legebiltzarkidea izango da Autogobernu Ponentziako koordinatzailea
Datorren urtebetean berrogei agerraldi inguru izatea adostu du lantaldeak.
BERRIA
2014/04/03
“Herriko tabernen sumarioa desproposito hutsa da”
Herriko Tabernak izenez ezaguna den 35/02 sumarioa “desproposito juridiko hutsa” dela salatu du Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkideak.
BERRIA
2014/04/03
“Ertzaintzak eraginkortasunez jardun zuen Bilbon, arduraz eta proportzionaltasunez”
Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saila defendatu du Ertzaintzak izandako jardueragatik, martxoaren 3an, Bilbon, Foro Ekonomiko Mundialaren ondorioz gertatutako liskarren aurrean.
BERRIA
2014/04/02
Saharako herriak pairatzen duen giza eskubideen urraketa sistematikoa salatu du Legebiltzarrak
Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidenteak, Maribel Vaquero jeltzaleak, Saharako herriak Marokoko Gobernuaren aldetik pairatzen duen “giza eskubideen urraketa sistematikoa” salatu du.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















