Prentsa Aretoa
2014/06/12
Egibar: "herri ikuspegitik ez dauka inongo zentzurik EH Bilduren Kutxabanken inguruko jarrerak"
Joseba Egibar Legebiltzarreko bozeramaile jeltzaleak salatu du “ezker abertzaleari berdin zaiola Kutxabanken etorkizuna; helburu bakarra EAJ jipoitzea dela”.
GBBko presidente eta EAJren legebiltzar-taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, gogor salatu du EH Bilduren Kutxabanken inguruko jarrera. “Ezker abertzalearen jarrerak ez dauka inongo zentzurik herri ikuspegitik. Berdin-berdin zaizkio Kutxabanken ohorea, etorkizuna eta baita euskaldunen aurrezkiak ere. Helburu bakarra EAJ jipoitzea da”, salatu du.
Adierazpen horiek Legebiltzarreko osoko bilkuran egin ditu, aurrezki kutxak banku-fundazio bihurtzeko prozesuaren inguruan izan den eztabaidan. Beste behin ere, EH Bilduk jarrera arduragabea erakutsi du gaurkoan. Haatik, Kutxabanken gaia berak proposatu arren, ekimena erretiratzea erabaki du eta herri akordio bat proposatu, “Kutxabanken prozesua hain aurreratua dagoen garaian”. Aldaketa horren aurrean, Egibarrek galdetu du ea ezker abertzalea ez ote den pentsatzen ari alde egitea erabakitzeko ahalmena duen organoetatik, esaterako, Gipuzkoako Kutxako administrazio kontseilutik. Izan ere, gogoratu du lurralde honetako gainerako alderdiek lan taldea eratzeko proposamena luzatu ziotela ezker abertzaleari Kutxabanken inguruan adostasuna bilatzeko helburuarekin, eta honek ez duela hitz erdirik esan. “Eskuz aldaezinak diren ardurak dituzte kutxetan, baina nahiago dute pankartaren atzean egon beldur diotelako ardurari”, ziurtatu du.
Egibarrek salatu du ezker abertzalearen helburu bakarra “EAJri egurra ematea dela, Kutxabanken eta euskaldunen aurrezkien etorkizuna bermatu beharrean. “EAJ jipoitu nahi baduzue egin ezazue, baina utz ezazue bakean Kutxabank”, esan du ezker abertzaleko ordezkariei begira. “Pankarta ugari, oihu ugari eta erabakiak hartu behar direnean ihes egin. Hori da egiten duzuena”, erantsi du.
Hori esanda, “demagogiatik ekintzetara” pasatzeko gonbitea luzatu dio ezker abertzaleari, eta proposamen zehatzak egin ditzala kutxetako kontseiluetan, “alarma eta larritasuna” hedatu beharrean. Izan ere, argudiatu du ezker abertzalea egun mantentzen ari den jarrerak “ez dauka inongo zentzurik herri ikuspegirik”.
Amaitzeko, jakinarazi du gaur bertan EAJk emendakina erregistratu Gipuzkoako Batzar Nagusietako 2013ko aurrekontuetako soberakinak Kutxabankeko akzioak Kutxarentzat erosteko proposatzen. Markel Olano bozeramaile jeltzaleak adierazi duen bezala, ekimen honen helburua Kutxak partaidetzaren ehuneko ehuna mantentzea da, oraingo lege eta finantza baldintzak kontuan hartuta.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15