Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/04/15

Euskararekin eta hizkuntza-bizikidetzarekin konprometitutako Euskadi defendatzen du EAJk

EAJren legebiltzar-taldeak elebitasun ahalik eta berdinkide eta orekatuena bultzatuko du, egiazki bermatu ditzakeena herritarren hizkuntza-aukerak eta hizkuntza-askatasuna. Izan ere, zutabeetako bat da hizkuntzen eta euskal gizartearen beraren bizikidetzarako.

rss Ezagutzera eman
Euskararekin eta hizkuntza-bizikidetzarekin konprometitutako Euskadi defendatzen du EAJk

ARGAZKIA JAITSI

Hizkuntza-politika sustatzailea eta eraginkorra gauzatuko dugu, egun bi hizkuntza ofizialek bizi duten egoera aintzat hartuta, euskararen erabateko normalizaziora gerturatzen jarraitzeko, euskararen sustapena ardatz gisa hartzen duen hizkuntza politikari agenda politikoan behar duen tokia bermatuz.

Garbiñe Mendizabal legebiltzarkide jeltzaleak, V. Mapa Soziolinguistikoaren azken datu positiboak nabarmendu eta gero, gaitzetsi egin du EH Bilduren jokaera, EAJren eta Jaurlaritzaren aurkakoa. Izan ere, EH Bilduren ustez, Urkulluren exekutiboak egindako lana ez da ez egokiena, ezta nahikoa ere, euskararen erabileraren normalizazioaren alorrean.

“EH Bilduk beti edozein aukera aprobetxatzen du EAJren aurka egiteko, gure alderdiak gidatzen duen gobernuaren aurka egiteko. Tematuta zaudete EAJrekin, Euskadiko Erkidegoko alderdi nagusiarekin” esan du Mendizabalek. Halaber, EH Bilduri aurpegiratu dio  ez dutela ezer berririk ekarri egindako proposamenetan.

Euzko Alderdi Jeltzaleak, berriz, progresibotasunean eta adostasunik zabalenean oinarrituriko hizkuntza politika nahiago du. Izan ere, “urte luzez bultzatzen eta garatzen dihardugun hizkuntza-politikak euskal gizartearen kohesioari begiratzen dio zuzen-zuzenean, eta hori ez da maximalismoaren begirada, baizik eta akordiorako eta elkar ulertzeko prest gaudenona. Identitate marka guztien gainetik egon behar baitu euskarak, aukera politikoen gainetik egin behar duen bezala. Norberaren hizkuntza hautuaren gainetik ere egon behar duen bezala”.

“Ez daukagu gizarte kohesioaren aurka doan ekimenik. Gu guztion ondarea baita euskara, eta, beraz, gu guztion erantzukizuna da”, nabarmendu du Mendizabalek.

Azkenik, EAJko  legebiltzarkideak Jaurlaritzaren hizkuntza politika zehatz eta aurrerakoitzat jo du, “inklusiboa da, eta ez baztertzailea”.