Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/05/12

Euzko Alderdi Jeltzaleak Eusko Legebiltzarrak Nigeriako neskatoen bahiketa salatzeko egin duen adierazpenarekin bate gin du

Boko Haram talde islamistak 200 neska nerabe baino gehiago bahitu zituen apirilaren 14an Nigeria Iparraldeko Chibok hiriko barnetegi batetik. Aurreko asteartean, bahiketa gertatu eta hiru astera, beste zortzi neskato bahitu zituzten Warabi herrian, ustez Boko Harameko kideek. Kasuak ezinegon handia eragin du, batez ere taldeak bideo bat zabaldu ondoren, zeinean esaten baitzuen bahitutako neskatoak saltzeko asmoa zuela.

rss Ezagutzera eman
Euzko Alderdi Jeltzaleak Eusko Legebiltzarrak Nigeriako neskatoen bahiketa salatzeko egin duen adierazpenarekin bate gin du

ARGAZKIA JAITSI

Gertakari hau emakume eta neskatoak gerra-arma gisa erabiltzen diren milaka kasuen beste adibide bat baino ez da, giza eskubideak sistematikoki urratzen dituen gizarte baten isla, eta hau ezin da inolaz ere justifikatu. Adingabe horiek hezkuntzarako eskubidea baliatzen ari zirela bahitu zituzten, hau da, mundu osoko emakume eta neskatoek inolako indarkeriarik jaso beharrik gabe egin beharreko zerbait.

Eskolak leku seguruak dira eta izan behar dira, non neska eta mutikoek ikasi eta bakean hazi daitezkeen, edozein dela ere haien generoa, jatorri etnikoa, nazionalitatea edo erlijioa. Emakumeen aurkako indarkeria munduko osoko errealitate bat dela ahaztu gabe eta alboratu gabe, gertakari hau nabarmendu nahi dugu bereziki larria delako. Eraso bortitza eta onartezina da, eta erantzun irmoa eta berehalakoa behar du.

Egoera dramatiko hori dela-eta, Eusko Legebiltzarrak:

-     Bere elkartasuna adierazten die bahitutako emakumeei, haien senideei eta hurrekoei.

-     Indar guztiekin arbuiatzen ditu Nigerian izandako gertakariak eta eskatzen du neskak berehala eta baldintzarik gabe askatzeko.

-     Nigeriako gobernuari eskatzen dio abian jar ditzala neskak askatzeko behar diren mekanismo guztiak, albait arinen neurriak har ditzala haien askatzea ziurtatzeko eta berma dezala haien hezkuntzarekin jarraitu ahal izango dutela giro seguru batean. 

-     Nazioarteko organismoei eskatzen die lehentasuna eman diezaiotela gai honi, bai eta erabil ditzatela euren baliabide diplomatiko guztiak emakume horiek askatzeko, eta ezar ditzatela hau berriz ez gertatzeko mekanismoak.

-     Adierazpen hau Nigeriako enbaxadari bidaliko dio.