Prentsa Aretoa
2014/06/13
Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea ahalbidetu da “ETA ez dagoelako”
Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, ekainaren 8an Durango eta Iruña herriak lotu zituen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea ahalbidetu izan da “ETA jadanik ez dagoelako”, nahiz eta oraindik ez desagertu.
Onda Vasca irrati-katean egindako elkarrizketa batean, Egibarrek iragan igandea “egun aparta” izan zela esan du; izan ere, euskal herritarren parte-hartze erraldoia izan zen, eta hori posible izan da “ETA jada ez dagoelako”, oraindik desagertu ez den arren.
Bere ustez, lehenago horrelako aldarrikapena eta parte-hartze handia egitea posible izan ez bada, poztasun eta emozioz beteriko konpromisoarekin lotuta, ETA zegoelako izan da. “Ez bakarrik ETA zegoelako, baizik eta ezker abertzaleko jende ugarik uste zuelako autodeterminazio eskubidea eta erabakitzeko eskubidea ETAk berak negoziatuko zituela”, gaineratu du.
Horregatik, Egibarrek adierazi du iragan horrek bateratutako ekimen asko oztopatu dituela, eta une honetan, hori guztia “posible izaten hasi da”. Halaber, mobilizazioak dituen ekimen sozial bat eta erakundeen ekimenak ez direla kontrajarriak izan behar Eusko Legebiltzarreko autogobernuaren ponentzian.
(Europa Press)
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15