Prentsa Aretoa
2014/07/10
Josune Gorospe: "EAJren aurkako batzorde inkisitorioa izan da"
EAJko Legebiltzar Taldearen ustez, ikerketa batzorde baten helburua egia bilatzea izan beharko litzateke, ez politika egitea. Baina, Epsilon-Hiriko gaiaren inguruan, EH Bilduk, PPk eta UPyDk "ez dute egia bilatu. Beraien egia bilatu eta aurkitu dute, eta baita bozkatu ere. Baina egia beste gauza bat da, ez da demokratikoa, egia ez da bozkatzen".
Luis Javier Telleria eta Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideek prentsaurrekoa egin dute gaur Epsilon-Hirikoren ikerketa batzordean parte hartu eta gero azalpenak emateko, gertatutakoa zintzotasunez eta modu arrazional batean aztertzeko. "Jarrera politiko ezberdinak izan arren, besteen iritziak entzuteko, irakurtzeko eta gertatutakoa modu objektibo batean gizarteari kontatzeko. Eta gauzak gaizki egin baziren, onartzeko. Hori zen geure helburua", adierazi dute.
Baina, "gertatu zena aztertu ordez, informazioa ezkutatu egin da. Eta gaur, inoiz baino galdera gehiago ditugu erantzun gabe", azaldu du Gorospek.
Esaterako, Legebiltzarkide jeltzaleek galdetu dute Carmelo Barrioren txostenak zergatik ez du esaten diru laguntzak lehiaketa bidez banatu zirela konkurrentzia prozedimentu bidez?
Zergatik ezkutatu da batzorde honen esku dagoen hainbat eta hainbat informazio? Adibidez, Menendez Uriak egindako txostena, Arabako Teknologia Parkeak operazioa burutzeko erabili zuena? Edota Herri Kontuen Euskal Epaitegiak igorritako bi txostenak zeinetan esaten den operazioa erabat legala izan zela?
Ez al da politizazioa batzordeko presidenteak kapotea botatzea Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidenteari, biak PPren ordezkari direnean?
Zergatik ez dira aipatzen PPko Maroto eta De Andresen ardura politikoak, jakina denean bi hauek Bruselara joan zirela Hiriko proiektua babestera diru publikoa erabiliz?
Zergatik ez dira Lopez lehendakari ohia eta Unda sailburu ohiaren ardura politikoak eskatzen bi proiektuei babesa eman zietenean?
Bilduk gardena izan nahi bazuen, zergatik eman zuen Tokiko enpresako bi bazkideren izena eta bestearena ezkutatu? Zergatik ezkutatu zuen hirugarren bazkidea Pedro Mari Olaeta zela, eta hau Senaturako Amaiur-Bilduren hautagaia izan zela Araban? Zergatik ematen ditu aditzera batzuek EAJrekin izan dezaketen harreman politikoa eta ez, aldiz, besteena? Gardentasuna eta objektibitatea nahi bazituzten, ez al litzateke egokiagoa denei buruz hitz egitea?
Zergatik kriminalizatu nahi du EH Bilduk produktua aztertu eta garatu duen enpresa batek patentea erabiltzea? Lan hori egiteagatik jaso zuen diru-laguntza. Ez al da hori, modu batean, diru-laguntzak ondo erabiltzea?
Zergatik gainerako alderdiek ez dute EAJren ekarpen bat bera ere onartu, ezta zuzenketa gramatikal bat bera ere?
Hau guztia esan ondoren, "ondorioztatu behar da EAJren aurkako batzorde inkisitorioa izan dela, zentzugabeko politikakeria. Amaitzeko, esan behar da informazioa ezkutatu dela eta batzordearen erabilera okerra egin dela", nabarmendu dute Luis Javier Telleriak eta Josune Gorospek.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15