Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/06/20

EAJk Espainiako gobernuari exijitu dio ez dezala terrorismoaren biktima bat bera ere baztertu kalte-ordainak emateko orduan

EAJ Legebiltzar taldeak Legez Besteko Proposamena aurkeztu du Espainiako Gobernuari kalteā€“ordainak emateko orduan terrorismoaren biktima bat bera ere bazter ez dezala exijitzeko. Jasan duten indarkeria jasan dutela ere, Eusko Alderdi Jeltzaleak diru laguntza hauek biktima guztiei ailegatu behar zaizkiela gogoratu dio Madrilgo Gobernuari, baldin eta kalte-ordainak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten.

rss Ezagutzera eman
EAJk Espainiako gobernuari exijitu dio ez dezala terrorismoaren biktima bat bera ere baztertu kalte-ordainak emateko orduan

ARGAZKIA JAITSI

Biktima batzuk azken urte honetan jasaten ari diren egoera ikusirik aurkeztu du ekimena Eusko Alderdi Jeltzaleak, jakitun delako Gobernua kalte-ordainak ukatzen ari zaizkiela horretarako eskubidea legez aitortua duten terrorismoaren zenbait biktimei. Horietako gehienak Batallon Vasco Español eta GALen indarkeria pairatu zuten.  Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidente den Maribel Vaquero jeltzaleak salatu egin du egoera “ukatze hori ez delako zuzenbidera egokitzen, arbitrarioa eta injustua delako eta, ondorioz, zinez kaltegarria delako ikuspegi juridikotik, politikotik, sozialetik, elkarbizitzakotik eta gizatiarretik”.

Adierazi duen bezala, pasa den abenduan, Espainiako Gobernuak Aurrekontu Orokorraren Legenean 29/2011 legearen aldaketa sartu zuen terrorismoaren biktima batzuei kalte-ordainak ukatzea ahalbidetze aldera. Eta, geroztik, laguntzak ukatzen ditu polizia-txostenetan jasotako akusazioekin arrazoitzen. “Zuzenbide Estatuaren arauak oso argiak dira eta polizia-txostenek ez dute funts juridikorik, bere ondorio edo hipotesiak ezin daitezke erabili epaitutako zerbait bailitzan”, zehaztu du nabarmentzeko “delituak justizia auzitegi batek baino ezin duela egin, epai irmo bidez, eta behin ere ez administrazio-prozeduren bidetik”.

Hala ere, deitoratu du, gaur egun, zenbait biktima kalte-ordainetatik kanpo uzteko, “polizia txostenak erabiltzen direla epaitutako zerbait izango balira eta funts juridikoa edukiko balute bezala”.

Egoeraren larritasuna ikusita, EAJ Legebiltzar taldeak Legez Besteko Proposamena aurkeztu du biktima hauei bere solidaritatea, errekonozimendua eta babesa adierazteko eta Madrili akatsa zuzentzeko exijitzeko. Horrez gain, EAJk bere konpromisoa adierazi du berdintasun eta ez-diskriminazio printzipioekin, biktima guztien egi, justizia eta erreparazio eskubideak betetzeko. Azkenik, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio jarrai dezala babesten eta laguntza ematen terrorismoaren biktima horiei eta sala dezala giza eskubideen nazioarteko instantzien aurrean biktima guztiak berdin tratatzeko erakunde-betebeharretarako beste edozein.