Berriak

Eusko Legebiltzarra

2015/09/15

Emakume nekazarien estatutuaren legea aho batez onartzea espero du EAJk

Lege-proiektua aztertzeko lantaldea amaitu da Legebiltzarrean eta adostasuna oso handia da.

Eusko Legebiltzarra

2015/09/15

Udal Legea hasi da pausoak ematen Legebiltzarrean

Joseba Zorrilla EAJko legebiltzarkideak nabarmendu du alderdi guztien jarrera ona Udal Legearen inguruan. Izan ere, udalen lege-proiektuaren lantaldearen lehen bilera izan da gaur Eusko Legebiltzarrean.

Eusko Legebiltzarra

2015/07/28

EAJ ez dator bat DBErako sarbidea gogortzeko herri ekimen legegilearekin, eta tramitera onartzearen aurka bozkatuko du

Amaia Arregi legebiltzarkideak baieztatu duenez, ekimenaren helburu bakarra gizarte-prestazio honetarako sarbidea gogortzea da. Halaber, gogoratu du jatorria Javier Maroto Vitoria-Gasteizko alkate ohiaren adierazpenetan dagoela, Marotok laguntza hauekiko iruzurra etorkin kolektibo batzuekin lotu zuenekoa.

Eusko Legebiltzarra

2015/07/28

Eva Juez, EAJ-PNVko legebiltzarkide berria Maribel Vaqueroren ordez

EAJKo legebiltzarkidea bere karguaz jabetu da gaur Legebiltzarrean; eta, aurretik, Eibarko EAJ-PNVren zinegotzi izan da 2005etik eta udal taldearen bozeramailea 2009tik.

EBB

2015/07/09

Egibar: “ETAren armak uztearen atzerapenak aukera ematen die PP eta PSOE alderdiei denbora politikoa kudeatzeko”

Joseba Egibar EAJko legebiltzar taldearen bozeramaile eta GBBko presidenteak adierazi du ETAren behin betiko armak uztearen “atzerapenak” aukera ematen diela Rajoyren Gobernuari eta PSOE alderdiari “euren denbora politikoak” kudeatzeko.

Eusko Legebiltzarra

2015/06/26

Iturrate: "Bakea eta Bizikidetzarako Planaren helburuak betetzen ari da Jaurlaritza"

Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren bigarren idazkariak ontzat hartu du Urkulluren Gobernuak egindako lana Bakea eta Bizikidetza Planari dagokionez.

Eusko Legebiltzarra

2015/06/18

Aldaiturriaga: “Lege txarra da ez dielako aurre egiten Euskadiko benetako etxebizitza arazoei”

Norberto Aldaiturriaga legebiltzarkide jeltzaleak ohartarazi du onartutako testuan ez direla zuzenbideko ondorioak kontuan hartzen, ezta ondorio ekonomikoak ere.

Eusko Legebiltzarra

2015/06/17

“EH Bilduk, PSEk eta PPk bat egin dute EAJ-PNV frackingaren aurkako herri ekimen legegiletik kanpo uzteko”

Javier Carro legebiltzarkide jeltzaleak salatu du batzordeko lanak lehenbailehen amaitu nahi dituztela oposizioko taldeek, gaiaren inguruan desadostasuna dagoela eszenaratzeko.

Eusko Legebiltzarra

2015/06/16

David Latxaga, EAJ-PNVko legebiltzarkide berria Ana Otaduiren ordez

Legebiltzarkide berriak Ana Otadui ordezkatuko du; izan ere, Otaduik Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente izendatu dute gaur goizean.

EBB

2015/06/15

EAJ-PNVk José Luis Bilbao proposatu du José María Gorordo ordezkatzeko Herri Kontuen Euskal Epaitegian

Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeak José Luis Bilbaoren, jarduneko Bizkaiko Diputatu Nagusiaren hautagaitza, proposatu du, gaur goizean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko batzordekide izateko, José María Gorordoren ordez.

EBB

2015/06/04

EAJ-PNVk EH Bildu eta Alderdi Popularrarekin eginiko bilerekin itxi du hauteskundeen ondoren aberri mailan eginiko elkarrizketa erronda

Jeltzaleen ordezkariak eta hauen buru EBBren presidente Andoni Ortuzar Eusko Legebiltzarrean batzartu dira gaur, hurrenez hurren, Hasier Arraiz eta Arantza Quiroga taldeburu izan dituzten ordezkari taldeekin.

Eusko Legebiltzarra

2015/05/17

EAJ-PNVk bost urteko luzamendua ezartzea proposatu du gasa frackingaren bidez esploratu eta ustiatzeko tekniketan

Jeltzaleek proposatu dute Eusko Jaurlaritzan batzorde zientifiko independientea eratzea teknikaren eboluzioa aztertzeko.