Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/09/15

Emakume nekazarien estatutuaren legea aho batez onartzea espero du EAJk

Lege-proiektua aztertzeko lantaldea amaitu da Legebiltzarrean eta adostasuna oso handia da.

rss Ezagutzera eman
Emakume nekazarien estatutuaren legea aho batez onartzea espero du EAJk

ARGAZKIA JAITSI

Emakume nekazarien estatutuari buruzko lege-proiektua aztertzeko lantaldeari amaiera eman diote gaur Eusko Legebiltzarrean. Hori dela eta, Luis Javier Telleria EAJko legebiltzarkideak nabarmendu nahi izan ditu talde guztien lana eta egindako ekarpenak legearen testua hobetzeko asmoz. Izan ere, emakumeek nekazaritza sektorean duten desberdintasunari amaiera ematea da lege honen helburua.

Telleriaren hitzetan, legeak nekazaritza arloaren babesa handia jaso zuen Legebiltzarrera heltzean; eta, beraz, politikoki dagokionez litekeena da babesa osoa izatea ere. “Lege aho batez onartzeko alde lan egingo dugu, eta gure taldearen ahalegina bide horretan joango da. Ziur gaude alderdiek ez dutela aurka bozkatuko, lege honek zilegi ez den egoera bat zuzendu nahi duelako”, esan du Telleriak.

Lantaldearen txostenak bere gain hartu du Eusko Jaurlaritzak iragan azaroan onartu zuen lege-proiektua. Hala ere, oraingo txostenak alderdi guztien artean adostutako neurriak barneratu ditu. Telleria jeltzalearen arabera, “lege hau aurrerapauso oso handia izango da emakumeek nekazaritza sektorean duten diskriminazioaren aurka lan egiteko. Gizartean eta enpleguan behar bezalako onarpena izateko”. Partekatutako kotitulazioa ustiapenetan izango da legearen baliabidetako bat. Erakundeek emakumearen titulazioa erraztuko dute diru-laguntzak emateko orduan. Gizarte Segurantzaren afiliazioari buruzko laguntzak ere zehaztuko dira.

Lantaldeak eman duen egutegiaren arabera, hilaren 28an onartuko da txostena. Hortaz, urriaren 15ean Emakume Nekazarien Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere, legea onartu ahal izango zen. “Hau izan daiteke Eusko Legebiltzarrak egin ahal duen omenaldirik onena”, esan du Telleriak.