Prentsa Aretoa
2015/07/28
EAJ ez dator bat DBErako sarbidea gogortzeko herri ekimen legegilearekin, eta tramitera onartzearen aurka bozkatuko du
Amaia Arregi legebiltzarkideak baieztatu duenez, ekimenaren helburu bakarra gizarte-prestazio honetarako sarbidea gogortzea da. Halaber, gogoratu du jatorria Javier Maroto Vitoria-Gasteizko alkate ohiaren adierazpenetan dagoela, Marotok laguntza hauekiko iruzurra etorkin kolektibo batzuekin lotu zuenekoa.
EAJ-PNVren legebiltzar-taldeak aurkako botoa emango dio diru-sarrerak bermatzeko errentarako sarbide-baldintzak aldatzea helburu duen Herri Ekimen Legegilea tramitera onartzeari.
Amaia Arregi legebiltzarkideak baieztatu duenez, ekimenaren helburu bakarra gizarte-prestazio honetarako sarbidea gogortzea da. Halaber, gogoratu du jatorria Javier Maroto Vitoria-Gasteizko alkate ohiaren adierazpenetan dagoela, Marotok laguntza hauekiko iruzurra etorkin kolektibo batzuekin lotu zuenekoa.
EAJ-PNVk errespetua adierazten die proposamen hori sinatu zuten pertsona guztiei, baina bere ezadostasuna adierazten du muinean ezkutatzen denarekin: gizarte babeserako sistema mugatzea. Sistema hori bakarra da Estatu osoan eta Europako lurralde aurreratuenen parekoa da. Horregatik guztiagatik, legebiltzar-taldeak tramitera onartzearen aurka bozkatuko du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2026/04/21
Eusko Legebiltzarra
2026/04/01
Eusko Legebiltzarra
2026/03/26
Eusko Legebiltzarra
2026/03/20
Eusko Legebiltzarra
2026/03/05
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/12/31
Eusko Legebiltzarra
2024/12/12
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07
Eusko Legebiltzarra
2024/12/20
Eusko Legebiltzarra
2025/04/14

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






















