Prentsa Aretoa
2015/09/29
Iturrate: "Kataluniarrek argi utzi dute euren etorkizuna erabaki nahi dutela"
EAJko legebiltzarkide eta Legebiltzarreko Mahaiaren bigarren idazkariak ohartu du Estatuak ‘itsu eta gor‘ dagoela Kataluniaren aurrean. horren ondorioz, ‘gatazka eta amorrua‘ handitzen joango dela; eta, beraz arazoa gero eta handiagoa izango da.
Iturratek Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan adierazi duenez, Kataluniako hauteskundeen osteko ‘egoera zitala’ da, hauteskundeen garaileek beharrezko babesa jaso behar dutelako hautagaia izendatzeko.
Haatik, ordezkari jeltzaleak ohartu du egoera zitala horren seinalea dela Estatuak aspalditik dituen arazoak: “Euskadi eta Katalunia kisteak dira Estatuarentzat eta, egunak joan egunak etorri, gero eta handiagoak dira”, gaineratu du.
Iturratek ere Kataluniako hauteskundeek emandako emaitzen inguruan hitz egin du, eta ziur da “Kataluniako gehiengoa prest dagoela galdetuta izateko eta bere iritzia emateko. Horren aurrean, Estatuak ostrukarena egiten du burua lur azpitik sartuta; baina, horren bitartean, arazoak handitzen eta handitzen joango da. Gizartean gatazka eta amorrua handitzen joango da, eta gobernu itsu eta gor honek arazoak areagotuko ditu”, esan du.
Iturrateren berbetan, Euskadiren ‘estatus desberdina’ da gainerako autonomi erkidegoekin alderatuta –foru nazioa, adibidez, eta horrek ahalbidetzen du Euskadin beste egoera batean egotea. “Padarretik zezenak ikuste diren moduan gaude gu; txikiek handien aurka egiten duten bezala, ahultasun une bat aprobetxatu behar da; eta behin sendoagoa zarenean, erasotua izan den hegala zaindu behar da”, azaldu du.
Baina, EAJren proposamenak oinarritzen dituen egungo planteamenduetan ‘estatus politikoa’ aldatu behar dela adierazi du Iturratek; eta, hori bi aitorpenetan egin behar da. Batetik, Euskadi nazio bezala aitortzea bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearekin; eta, bestetik, Estatuarekin harremanak aldebikotasunean oinarrituta”, amaitu du Iturratek.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15