Prentsa Aretoa

2015/09/23

EAJ-PNVk Legebiltzarreko taldeei erantzukizuna eskatu die lege-proiektuetan aurrera egiteko

Iñigo Iturrate ordezkari jeltzaleak azpimarratu duenez, EAJ-PNVko legebiltzar taldeak ekonomia berpiztu eta zerbitzu publikoen kalitateari eusteari; Bakea eta Bizikidetzari; eta Euskadiko autogobernuari garrantzia emango die legealdiaren azken urtean.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Legebiltzarreko taldeei  erantzukizuna eskatu die lege-proiektuetan aurrera egiteko

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkidea eta Legebiltzarreko bigarren idazkariak prentsaurrekoan egin du egungo legealdiaren balorazioa; izan ere, ostegun honetan Politika Orokorreko Bilkurak hasiera emango dio kurtso politiko berriari.

Iturratek, Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan, erantzukizuna eskatu die Legebiltzarreko gainerako taldeei, legealdiaren azken urtean lan zintzoa eta arduratsua egiteko; eta beti ere, euskal gizartearen interesen alde egiteko alderdien interesen gainetik. “Iruditzen zait lege-proiektu batzuen tramitazioa luzatzen baino ez dela egiten, justifikatzeko arrazoi sendorik gabe. Gure aldetik, gizarteak legeak adostea eta onartzea espero du”, adierazi du.

Politika Orokorreko Bilkuraren bezperan, ordezkari jeltzaleak bere taldearen ardatz nagusiak nabarmendu ditu: “ekonomia berpiztu eta zerbitzu publikoen kalitateari eustea, Bakea eta Bizikidetzan aurrera egitea; eta Euskadiko estatus berria. Horiek dira ardatzak, beti legealdiaren hasieran izan dira, eta oraindik izaten dira”, azpimarratu du.

Horietako bi ardatzak Eusko Legebiltzarrean daude dagoeneko. Batetik, Bake eta Bizikidetzarako Lantaldea, baina duela bi urtetik hona aurrera egin gabe. Iturratek ponentzia horretan ez dauden taldeei bueltatzea exijitu die. “Akordioak egiteko eta elkarrekin hitz egiteko gai ez bagara, politikoki huts egingo dugu, nahiz eta Jaurlaritzak Bakea eta Bizikidetzarako Planarekin lan egiten jarraituko duen”, esan du. Ildo horretan, Iturratek Eraikiz biktimen taldearen adibidea eman du, idei desberdinen biktimak izanik, elkarrekin adosteko gai izan direlako”, adierazi du.

Bestetik, Autogobernuaren Lantaldeari dagokionez, Iturratek esan du agerraldiak laburbiltzeko unean dagoela, eta azken momentuan eskatutako txostenak jaso behar dituela. “Agerraldiak egiteko unea amaituta, talde bakoitzak zuria beltzaren gainean jarri beharko du. EAJ-PNV buru-belarri ari da euskal nortasunaren aitortzean eta Espainiako Gobernuarekin bilaritatearekin. Gure taldeak elkarrizketa lortzearen alde dihardu ahalik eta adostasun handiarekin, beti euskal gizartearen bizi-kalitatea hobetzeko aktualitate horri esker”. Legebiltzarkide jeltzaleak badaki egungo egoeran, abenduko hauteskunde orokorraren ondorioz, negoziazioa sendotzeko aukera murrizten dela.

Azkenik, alderdi sozialistak egin duen Lurralde Historikoen Legearen aldaketaren inguruan galdetuta, ordezkari jeltzaleak esan du proposamen ‘okerra’ dela, bai eran bai edukian; baina, hitz egiteko eta negoziatzeko asmoa agertu du. “PSE baliabide okerra erabiltzen ari da. Egin nahi duen eraldaketa legeari ez baitagokio, hau da, Kontzertu Ekonomikoa, Estatutua; eta, gainera, Konstituzioaren xedapen gehigarriari buruz hitz egin beharko genuke. Lege hau erabiltzen saiatu da ‘fetiche’ bat bezala”, amaitu du Iturratek.