Berriak
Eusko Legebiltzarra
2015/03/13
Segurtasun sailburuari eta Lehendakariari Ertzaintzaren sindikatuen etengabeko jazarpena salatu du EAJk
Iñigo Iturrate jeltzalearen ustez, Ertzaintzaren sindikatuen kritikak -segurtasun politika publikoak kolokan jarriz-, Estefania Beltran de Herediaren sailari presioa egiteko estrategia da.
Eusko Legebiltzarra
2015/03/12
Egibar: “Bake eta Bizikidetzarako idazkariak Diez Usabiagari egindako bilera normaltasunaren barruan kokatzen da”
GBBko presidente eta EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, “normaltasun osoaren barruan” kokatu du Bake eta Bizikidetzako Idazkariak, Jonan Fernandezek, LAB sindikatuko agintari ohiari, Rafa Díez Usabiagari, atzo, Cantabriako El Dueso espetxera egindako bisita.
Eusko Legebiltzarra
2015/03/06
“Jaurlaritza egin beharrekoa egiten ari da, ez dugu utziko Urquijok euskararen ofizialtasun betea zalantzan jartzerik”
Gabiñe Mendizabal legebiltzarkide jeltzaleak ohartarazi du Espainiako gobernuaren ordezkaria “zapuztu nahian dabilela” administrazioa euskara normalizatzeko egiten ari den ahalegina.
Eusko Legebiltzarra
2015/02/19
EAJk akordioa lortu du PSE-EE eta PP taldeekin Manu Lezertua Ararteko berri izendatzeko
Eusko Jaurlaritzan eta Giza Eskubideen Europako Auzitegian lan egin duen abokatu honen kurrikulum oparoa nabarmendu du Iturrate jeltzaleak.
Eusko Legebiltzarra
2015/02/19
Gorospe: "EH Bilduk aurkaria lesionatzeko teknika erabiltzen du, joko garbia erabili ordez"
Josune Gorospe legebiltzarkideak EH Bildu kritikatu du bere estrategia politikoan “aurkaria lesionatzeko” teknika erabiltzen duelako, “joko garbia” teknika erabili ordez bakoitzaren interesa defendatzean.
BERRIA
2015/02/18
Iturrate: “Ezker Abertzaleak boto gutxi batzuk lortzeko abiatu duen difamazioaren kanpaina politikaren duintasunaren mugan dago eta adostasunak lortzea zailtzen du”
Legebiltzarkide jeltzaleak salatu du EAJren aurkako erasoekin “kea zabaldu nahi duela Ezker Abertzaleak bere barnea dituen arazo eta zatiketei buruz hitz egin ez dadin”.
BERRIA
2015/02/18
Joseba Egibar: “Gipuzkorren eskutik etorriko da Gipuzkoak behar duen aldaketa”
GBBko presidente eta EAJ-PNVren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, azaldu du “Gipuzkoak behar duen aldaketa gipuzkoarren eskutik” ailegatuko dela maiatzeko hauteskundeen ostean.
Eusko Legebiltzarra
2015/02/17
EH Bildu gezurretan ari da; EAJk ez du frackingaren eztabaida atzeratu nahi
EAJk adituen agerraldiak eskatu ditu emendakinak aurkezteko epea zabaldu baino lehen. Honelako eskaerak ohikoak dira Eusko Legebiltzarrean.
Eusko Legebiltzarra
2015/02/17
EAJk Arabako Fiskaltzaren erabakia errespetatzen du eta oposizioari eskatzen dio Hiriko ez dezala erabili etekin politikoak ateratzeko
Luis Javier Telleria legeiltzarkide jeltzaleak jakinarazi du bere alderdiak proiektua babestu zuela, “baina ez ziola diru laguntzarik eman”.
Eusko Legebiltzarra
2015/02/12
“Lotsagabekeria da Marotok pentsioen laguntzen igoera eskatzea DBEren bidez, eta PPk gobernatzen duen tokietan ez egitea”
Amaia Arregi jeltzaleak Marotoren lotsagabekeria nabarmendu du Jaurlaritzari 50 euroko igoera eskatzeagatik pentsioen osagarrietan Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren bidez, “PPk gobernatzen duen Espainiako hainbat autonomi erkidegotan diru-laguntzak lau eurokoa baino ez denean”.
Eusko Legebiltzarra
2015/02/11
“Ezker Abertzaleak jarrera antidemokratikoa erakutsi du zaborren aferan”
Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak argudiatu du EH Bilduk erakunde eta herritarrek esandakoari muzin egin diola inposiziotik, eta dirua xahutu duela azpiegiturarik ez egiteko.
Eusko Legebiltzarra
2015/02/11
Egibar: “Ez dugu ikerketa-batzordea bebestuko, asmoa ez delako gertatutakoa argitzea, baizik eta eztabaida politizatzea eta Kutxabanken izen ona zikintzea”
GBBko presidente eta EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, iragarri du bere alderdiak ez duela babestuko EH Bilduren eskaera, euskal ganberan Kutxabanki buruzko ikerketa-batzordea sortzekoa.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















