Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/03/26

Antena kolektibo guztien egokipenaren epea handitzeko, eta bide batez, herritar guztiei ETB ikustea bermatzeko eskatu du EAJk Espainiako gobernuari

Iñaki Agirre legebiltzarkide jeltzaleak adierazi du herritar guztiei bermatu behar zaiela ETB iristea, hori baita gertuko telebista-eskaintza bakarra Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan informazioa eta entretenimendua eskaintzen duena.

rss Ezagutzera eman
Antena kolektibo guztien egokipenaren epea handitzeko, eta bide batez, herritar guztiei ETB ikustea bermatzeko eskatu du EAJk Espainiako gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio Bizkaian eta Gipuzkoan beste bi hilabetez luzatu dezala, maiatzaren 31 arte, simulcast emisiorako epea. Helburua da antena kolektiboen egokitze osoa ahalbidetzea bi lurralde historiko horietan, eta horrela etxe guztietan euskal telebista publikorako irispidea bermatzea, euskarazko eta gaztelaniazko oinarrizko zerbitzua baita.

EAJko Legebiltzar Taldeak Premiazko Legez besteko Proposamena aurkeztu zuen Legebiltzarrean Espainiako Gobernuaren Dibidendu Digitalaren Dekretuari buruz; izan ere, ETB jasotzeko, anplifikadore berriak instalatzea behartzen du ia-ia Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako antena kolektibo guztietan.

Iñaki Agirre legebiltzarkide jeltzaleak adierazi du herritar guztiei bermatu behar zaiela ETB iristea, hori baita gertuko telebista-eskaintza bakarra Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan informazioa eta entretenimendua eskaintzen duena.

“Kalkulatzen da gutxienez antena kolektiboen %10 egokitzeke daudela. Ondorioz, kaltetutako milaka etxetan gainontzeko telebista-seinaleak mantenduko dituzte, baina galdu egingo dute ETBren seinalea”, esan du Agirrek.

Beraz, Telebista digitalen seinaleak jasotzeko antenen egokitzerako epea 2015eko martxoaren 31an amaituko duenez, EAJk Espainiako Gobernuari eskatu zion Bizkaian eta Gipuzkoan beste bi hilabetez luzatu zezala, maiatzaren 31 arte, sumulcast emisiorako epea. Helburua da antena kolektiboen egokitze osoa ahalbidetzea bi lurralde historiko horietan, eta horrela etxe guztietan euskal telebista publikorako sarbidea bermatzea, euskarazko eta gaztelaniazko oinarrizko zerbitzua izanik.