Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/03/13

Segurtasun sailburuari eta Lehendakariari Ertzaintzaren sindikatuen etengabeko jazarpena salatu du EAJk

Iñigo Iturrate jeltzalearen ustez, Ertzaintzaren sindikatuen kritikak -segurtasun politika publikoak kolokan jarriz-, Estefania Beltran de Herediaren sailari presioa egiteko estrategia da.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak Ertzaintzaren sindikatuen protestak salatu ditu; izan ere, protesta horiek areagotu egin dira asteotan, bai Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren bai Urkullu Lehendakariaren aurka, negoziazioa hasteko borondatea ez egoteagatik.

Gaur Legebiltzarreko kontrolerako bilkuran egindako ahozko galdera batean, Iturratek aipatu ditu Lehendakariak eta Sailburuak duten jazarpena; eta, horren adibidea, leku publikoetan egindako scrach-ak, trafikoari oztopoak, eta informazio pertsonalen erabilera. “Adibide horiek oso larriak dira funtzionario publiko bati buruz hitz egiten dugunean, eta are gehiago, ertzainen kasuan”.

Iturrateren berbetan, zilegizko helburuen bilakaerak, -lan egoeraren hobekuntza, horien artean-, ezin du edozein jarduera justifikatu, eta une honetan mugak inguratzen ari dira. “Egia da krisi honen aurrean funtzionarioen lan egoeran eragina izan dela salarioen beherakadan eta lan jardunaldien igoeran. Kasu gehienetan Espainiako Gobernuak oinarrizko arauari jarritako helegitearen inposizioaren ondorioz. Baina, egia da ere, sakrifizio horiek ez direla bakarrik langile publikoena, eta gainera, eremu pribatuaren langileen kasuetan baino aringarriagoak dira”.

Azkenik, bozeramaile jeltzaleak salatu ditu Ertzaintzaren sindikatuen kritikak -segurtasun politika publikoak kolokan jarriz-, Segurtasun sailaren kontrako jazarpena dela. “Gizarteak ez du ikuspuntu hori eta,  polizia-etxeek eskaintzen duen arreta eta segurtasun zerbitzua ona dela antzematen dute iritzi inkestetan”, amaitu du Iturrate.