Prentsa Aretoa
2015/03/16
Egibar: “Sortuk boterea galtzeko arriskua ikusten du, eta horregatik erasotzen dio EAJri”
GBBko presidenteak salatu du ezker abertzaleak lau urte daramatzala jeltzaleen aurkako errelatoa sortzen manipulazioa eta gezurraren bidez.
Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, Joseba Egibarrek, ohartarazi du bere alderdia “nazkatuta” dagoela ezker abertzaleak EAJ-PNV eta hautagai jeltzaleen aurka egiteko daukan “obsesioarekin”. Jakinarazi du Larraitz Ugarte Azpiegituren diputatuak “aurrekaririk gabeko sorgin-ehiza” abiatu duela jeltzaleen aurkako iritzia sortzeko helburuarekin, eta, hori lortzeko, gezurra eta manipulaziora erabili dituela berriro.
Egibarrek argi dauka ezker abertzaleak zergatik egiten duen EAJ-PNVren aurka: “Sortuk boterea galtzeko arriskua ikusten duelako herri askotan, Donostian, eta baita Gipuzkoa osoan ere”. Bere ustetan, kontrola eta inposaketa ezartzeko erabiltzen du boterea ezker abertzaleak, eta, ikuspuntu horretatik, herritarrak konbentzitzen ez dituela ikusita, gezurra erabiltzen du jeltzaleak erasotzeko eta beren izen ona zikintzeko”. Ondorioztatu du ezker abertzaleak ez duela egia bilatzen, baizik eta jeltzaleen aurkako susmoak zabaldu nahi dituela.
GBBko presidentearen aburuz, “jarrera honek, etika gabezia erakusten du, eta benetan etsigarria da abertzaleen ikuspuntutik”.
Jakinarazi du ezker abertzaleak lau urte daramatzala iragana aztertzen, aurreko agintariei gaizki egindako zerbait egotzi eta Euzko Alderdi Osoaren izen ona zikintzeko asmotan. Azken pasartea honakoa izan da: Gipuzkoako Aldundiak aurkeztu duen kereila Bidegiko teknikari bat, obra zuzentzeko kontratatu zen ingeniaria eta obrak egin zituen UTEko gerentearen aurka, bai eta Batzar Nagusietan EH Bildu eta PPren botoekin sortutako ikerketa batzordea ere. Batzorde honen harira, salatu du “PP Bilduren besoetara joan dela, bere tesi eta gezurrak banan-banan onartuz, helburu argia daukalako: Euskadin ere ustelkeria dagoela zabaltzea, Espainian PP zipriztindu duena modukoa, alegia”.
Permachek asteazkenean egindako ikuskizun negargarriaz ere mintzatu da Egibar. Ezker abertzaleko agintaria Azpeitiko Epaitegi atarira joan zen, Aldundiak kereila jarri zien Bidegiko hiru teknikariek agerraldia egiten zuten bitartean. Egibarrek jakinarazi du Permachek pankarta eraman zuela honako lemarekin: “Non dago gipuzkoarron dirua?”. Permachen ahotan dirua falta zela eta politikari batzuk ardura daukatela entzun ostean, Egibarrek ondorioztatu du ezker abertzaleko agintariak epailearen zeregina erraztu nahi izan zuela.
Ildo horretan, galdetu du ea zertarako behar dituen ezker abertzaleak ikerketa batzordeak, dagoeneko sententzia eta ondorioak idatziak baldin baditu. “Helburua argia da: nahiz eta ez frogarik egon, EAJ-PNV akusatu nahi dute. Zalantza zabaldu nahi dute iritzi publikoaren artean”.
Egibarrek azaldu du Permachena bezalako espektakuluek erakusten dutela “ezker abertzalea oso urduri dagoela inkesten emaitzengatik eta maiatzeko hauteskundeak gertu daudelako”. Uste du horregatik ari direla areagotzen EAJ-PNVren aurkako erasoak. Jakinarazi du ezker abertzalea komunikazioaren manipulazioaren “bide formal eta informalak” uztartzen ari dela legealdi osoan jeltzaleen aurka egiten ari den estrategia indartzeko. “Erasoa jasaten duena beti da: EAJ-PNV. Eta taktika ere berbera da: akusazioen egiazkotasuna ez da garrantzitsua, nahikoa da itxura txarra izan eta momentuko komunikazio beharretara egokitzeal”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15