Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/02/19

Gorospe: "EH Bilduk aurkaria lesionatzeko teknika erabiltzen du, joko garbia erabili ordez"

Josune Gorospe legebiltzarkideak EH Bildu kritikatu du bere estrategia politikoan “aurkaria lesionatzeko” teknika erabiltzen duelako, “joko garbia” teknika erabili ordez bakoitzaren interesa defendatzean.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Jaurlaritza Eskola-Kirol eremuan irakasten ari den bezala, Gorospek erantzun die EH Bilduko legebiltzarkideei “garrantzitsuena, parte hartzea” dela, “nahiz eta azkenean galdu. Jokoan dena eman behar da eta zure jarrera joko garbiaz baliatuta. Lan egin, estrategia ona, aurkaria ezagutu eta helburua zein den argia eduki behar da”, azaldu die.

Haatik, “EH Bildu aurkaria lesionatzeko teknika erabiltzen ari da, “ezinezkoa egiten baitzaio ‘joko garbia’ teknikarekin bere jarrera defendatzea, bere indarra eta abilezia erabiliz”, salatu du Gorspek.

Azkenik, Ezker Abertzalearen inposizioa abangoardiaren aurrean, Gorospek uste du EH Bilduk ez duela EAJ urduri jartzea lortuko. “Oso lasai gaude, eta ez gaituzue urduri jarriko. Guk gurera. Lan egingo dugu, beti egin dugun moduan”, amaitu du Gorospek.