Prentsa Aretoa
2015/02/19
EAJk akordioa lortu du PSE-EE eta PP taldeekin Manu Lezertua Ararteko berri izendatzeko
Eusko Jaurlaritzan eta Giza Eskubideen Europako Auzitegian lan egin duen abokatu honen kurrikulum oparoa nabarmendu du Iturrate jeltzaleak.
Euzko Alderdi Jeltzaleak PSE-EE eta PP alderdiekin akordioa lortu du Manu Lezertua Ararteko izendatzeko, Euskadiko bosgarren Arartekoa izango dena, hain zuzen ere. Iñigo Iturrate legebiltzarkideak Euskal Ganberan eman du akordioaren berri, eta Lezertuaren ibilibide oparoa nabarmendu du; izan ere, Jaurlaritzaren eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiko abokatua izan da urtez askotan.
Lezertua Bilbon jaio zen eta 57 urte ditu. Zuzenbidean lizentziatua da eta Londreseko Unibetsitatean masterra egin zuen legeetan. Bere ibilbide profesionala Eusko Jaurlaritzan hasi zuen abokatu gisa, eta, jarraian, Estrasburgora jo zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegian abokatu lanak egiteko. Azken urteetan, Europako Kontseiluaren kriminalizazioaren aurkako taldearen aholkulari juridikoa izan zen.
“Arateko izateko curriculum bikaina dauka eta primeran jarraituko du Iñigo Lamarcaren lanarekin”, ziurtatu du Iturratek, jarraian, orain arte Ararteko izan denaren zeregina goraipatzeko: “Lamarcaren ahalegina eta esfortzua aitortu behar ditugu, Arartekoaren erakundeari prestigio handia eman diolako”.
Iturratek jakinarazi du PSE-EE eta PPrekin itxitako akordioari esker onartu ahal izango dela Lezertuaren izendapena, horretarako bost legebiltzarkidetatik hiruren babesa behar delako, eta hiru alderdietako ordezkariak batuta 53 direlako.
Legebiltzarkide jeltzaleak bere alderdiaren konpromisoa azaldu du, ahal den neurrian, Lezertuaren izendapena ahalik eta azkarren egiteko. Izendapena Eusko Legebiltzarrak onartu beharko du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15