Prentsa Aretoa
2015/10/07
Euskadin bakea eta bizikidetza lortzeko aukera berri bat oztopatzea leporatu dio EAJ-PNVk Raxoiri
Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak eta Legebiltzarreko Mahaiaren bigarren idazkariak Euskadiko PP eta bere presidentea animatu ditu “bere jarrera proposatzaileari” eusteko, eta euskal indar politiko guztiei eskatu die alde batera utz ditzatela bere alderdi-interesak, akordioen bila lan egiten aldera.
-
Iturrate: “Raxoik moztu egin du, beste behin ere, bakea eta bizikidetza eraikitzeko aurrerabiderako benetako aukera bat” 2015/10/07
Euskadiko Alderdi Popularrak bertan behera utzi du Euskadin Bakea eta Bizikidetza finkatzeko ponentzia berria sortzeko proposamena. EAJ-PNVk uste eta deitoratu egiten du atzera egite hori Mariano Raxoi Gobernuko presidenteak Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentearengan eragindako presioaren ondorio dela. Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak gaur adierazi duenez, “Raxoik moztu egin du, beste behin ere, bakea eta bizikidetza eraikitzeko aurrerabiderako benetako aukera bat”. Iturratek Sabin Etxean emandako prentsaurrekoak gaineratu duenez, “gaur atzo baino okerrago gaude. Atzera egin dugu”.
Arantza Quirogak proposamena bertan behera uzteko erabakiaren berri eman eta ordu gutxitara, EAJ-PNVren legebiltzar-taldeak buruzagi popularra animatu du “klabe proposatzailean tematu dadin”. Iñigo Iturratek esker abertzaleari ere egin dio dei, “hitzetatik ekintzetara pasa dadin.” Besteak beste, ekiditeko Madrilgo Gobernuak, inmobilismotik, berea egin ez dezan. Legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, “garrantzitsuena borondate politikoa egotea da, aurrera egiteko eta horrenbeste laztura-urte atzean uztea”.
Iturrateren ahotan, gaur, EAJ-PNVk berretsi egin du Euskadin bakea eta bizikidetza eraikitzeko duen konpromiso sendoa. Zentzu horretan, legebiltzarkide jeltzaleak gogora ekarri du atzo EBBko idazkariak, Koldo Mediavillak, argi utzi zuela helburu horren lorpenerako EAJ prest dagoela malgutasunez eta epe luzeko ikuspegiz jokatzeko, ponentziaren izena bezalako gai txikiei ez dagokien garrantzia eman gabe. Hori dela eta, Iturratek gainontzeko euskal alderdi politikoei dei egin die elkarrizketarako eta elkarlanerako izpiritu bera partekatu dezatela. “Ez gara etsiko mugitzeko gure ahaleginean eta, beharrezkoa bada, prest gaude hainbat gauzari uko egiteko, lazgarrikeria atzean utzi eta bakea eraikitze aldera”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15