Prentsa Aretoa

2015/09/15

Udal Legea hasi da pausoak ematen Legebiltzarrean

Joseba Zorrilla EAJko legebiltzarkideak nabarmendu du alderdi guztien jarrera ona Udal Legearen inguruan. Izan ere, udalen lege-proiektuaren lantaldearen lehen bilera izan da gaur Eusko Legebiltzarrean.

rss Ezagutzera eman
Udal Legea hasi da pausoak ematen Legebiltzarrean

ARGAZKIA JAITSI

  • Udal Legea
    2015/09/15

    ARTXIBOA JAITSI

“Adostasuna ahalik eta handiagoa nahi dugu legerik onena egiteko; eta horregatik, oso garrantzitsua da talde guztien lana. Datorren asteartean berriro batzartuko gara eta aurrera egitea espero dugu”, esan du.

Lege berria noiz egongo den inguruan, Zorrillak adierazi du oso zaila izango dela datak zehaztea, baina “gogotsu hasi gara eta erritmoa oso ona izan da lehen bilera honetan. Horregatik, astero bilera bat egiten jarraitzen badugu, aurrerapauso handia izango da”, amaitu du.