Berriak
Eusko Legebiltzarra
2017/06/29
Gaixotasun larriak dauzkaten presoak askatzea eskatu du EAJ-PNVk, arrazoi humanitarioak eta legezkoak medio
Iñigo Iturratek pertsona guztien Giza Eskubideak hertsiki errespetatzea eskatu du, eta espetxe-politikak garaiotara egokitzea, mendekua gaindituz. “Askatasuna kendutako pertsonak eskubidedun subjektuak dira, eta halaxe aitortu behar dira. Giza Eskubideen alorrean ez dago salbuespenetarako lekurik”
Eusko Legebiltzarra
2017/06/29
Iñigo Iturrate EAJ-PNVren ordezkaria izango da Memoriaren Institutuko zuzendaritza-batzordean
Institutu hori sortzeko Legeak -Eusko Jaurlaritzaren esku dago- azken ehun urteetan bortizkeriak sortutako esperientzia traumatikoetatik memoria babestu eta transmititu nahi du
Eusko Legebiltzarra
2017/06/27
EAJ-PNVk Atutxa, Knörr eta Bilbao politikoki babestu egin ditu parlamentuko duintasuna eta autonomia defendatzeagatik
Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak, Mahaiko kideek eta EAJ-PNVko legebiltzarkideek –Joseba Egibar bozeramaile jeltzalea burua dela- Juan Maria Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaori harrera egin diete Gasteizko Ganberan. Juan Jose Pujana eta Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidente ohiak ere egon dira ekitaldian
BERRIA
2017/06/21
Egibar: “EAJk ezarri du bere proiektua estatus berria definitzeko: ahalik eta adostasun zabalena, inongo betorik gabe”
Legebiltzarreko bozeramaile jeltzaleak EAJ-PNVk euskal autogobernua eguneratzeko finkatutako proiektu politikoa nabarmendu du. Erronka nagusia “Euskadiren estatus juridiko-politikoa definitzeko orduan ahalik eta adostasun zabalena lortzea da, betorik gabe”. Horretarako, funtsezkotzat jo du euskal herritarren partehartzea
Eusko Legebiltzarra
2017/06/21
Espainiako Gobernuak Polizia Gehiegikerien Legea errekurritzean borondate politiko eta konpromiso eza erakutsi duela salatu du EAJ-PNVk
Iñigo Iturrate legebiltzarkideak gaur egun Espainiako Gobernuaren jarreragatik birritan zigortuak diren biktimei ordaina eskaintzeko behar den arauaren segurtasun juridikoa azpimarratu du. “Ekintzaile saiatuak gara, pazientzia demokratikoa daukagu eta giza eskubideak urratu zaizkien biktimek ordaina eta aintzatespena jasotzeko eskubidea dutela uste dugu”
Eusko Legebiltzarra
2017/06/19
Iturrate: “Ertzaintzaren belaunaldiarteko erreleboa ezinbestekoa da euskal gizartearen segurtasun-beharrei erantzuteko”
Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du EH Bilduren proposamena, urte amaierarako aurreikusitako Ertzaintzaren 27. promozioa bertan behera uztea eskatzen zuena. Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak bere alderdiaren kontrako botoa azaldu du, erretiroen aurrera egiteagatik eta duela hainbat urtetik ematen ari den zahartzeagatik. “Inork ez du zalantzan jartzen Ertzaintzak erreleboa behar duenik, kalitatezko zerbitzu publiko modernoa eskaini ahal izateko”
BERRIA
2017/06/15
Legebiltzarrak tramitera onartu du EAJ-PNV eta PSE-EEk bultzatutako Lanbide Heziketari buruzko lege proposamena
Aitor Urrutia legebiltzarkide jeltzaleak arau-marko berria izatearen beharra defendatu du, pertsonen enplegugarritasuna eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetuko duena. “Euskadik transformazio-mekanismo berriak behar ditu, Lanbide Heziketa enpresen eta enpleguaren eskari berrietara egokitu dadin”
Eusko Jaurlaritza
2017/06/14
Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat balizko hauteskunde autonomikoetako boto aurreikuspenari buruz
Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur txosten bat aurkeztu du, Hauteskunde Autonomikoak orain eginez gero boto aurreikuspena zein izango litzatekeen argitzeko. Informazio bilketa maiatzaren 16tik 22ra bitartean egin zen eta 2.268 pertsona elkarrizketatu ziren guztira.
Eusko Legebiltzarra
2017/06/13
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Juan Mari Atutxaren jokaera abalatu du eta Espainiako Erresumaren kontrako epaia eman du
Giza Eskubideen Auzitegiak ezagutzera eman berri duen ebazpenean ezarri du Atutxari urratu egin zitzaiola epaiketa bidezkoa izateko eskubidea, Auzitegi Gorenak, Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidentea zelarik, Sozialista Abertzaleak desegiteari uko egin ziolako kondenatu zuenean
Eusko Legebiltzarra
2017/06/02
EAJ-PNVk DBE aldarrikatu du “pertsonengan inbertsio gisa, gaizki pasatzen ari den jendea dagoelako”
Joseba Egibarrek “lasaitasuna” eskatu du, eta “ez dadila gizarte laguntzei buruzko eztabaida erabili, bere osotasunean, alderdi politikoen artean kontrako arma gisa”
Eusko Legebiltzarra
2017/05/29
EITBren erreforma integralerako Ponentziarako lan-proposamena aurkeztu du EAJ-PNVk
Dokumentuak lanerako hiru eremu dauzka –zerbitzu publikoa eta edukiak, gobernantza eta ordezkaritza, eta antolakuntza eta finantzazioa-. Partehartze soziala ere badu, inkeste bana jasoz euskal herritarrentzat eta erakundeko langileentzat
Eusko Legebiltzarra
2017/05/25
Katalunia eta Estatuaren arteko akordioaren alde egin du EAJk, “benetako erreferendum loteslea” egiteko
Joseba Egibarrek nabarmendu du EAJk bere egiten duela “hasieratik amaierara” Erreferendumaren aldeko Itun Nazionala. Itun horrek bi gobernuei eskatzen die adostu ditzatela “nazioarteko komunitateak aitorutako Erreferenduma egiteko baldintza eta berme justu eta beharrezkoak” eta erreferendum horren emaitza “politikoki loteslea eta eraginkorra” izango dela

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS



















