Prentsa Aretoa
2017/06/15
Legebiltzarrak tramitera onartu du EAJ-PNV eta PSE-EEk bultzatutako Lanbide Heziketari buruzko lege proposamena
Aitor Urrutia legebiltzarkide jeltzaleak arau-marko berria izatearen beharra defendatu du, pertsonen enplegugarritasuna eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetuko duena. “Euskadik transformazio-mekanismo berriak behar ditu, Lanbide Heziketa enpresen eta enpleguaren eskari berrietara egokitu dadin”
Eusko Legebiltzarrak argi berdea eman dio Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioek aurkeztutako Euskadiko Lanbide Heziketaren lege proposamena eztabaidatzeari. Talde guztiek babestu dute, EH Bilduk izan ezik. Aitor Urrutia EAJ-PNVren legebiltzarkideak araua defendatu du, eta nabarmendu du garrantzitsua dela Euskadi europar eredu ekonomiko berrira egokitzea, eta horrek kualifikazio handiagoa eskatzen du. “Gizartea oro har, europarra eta baita euskalduna ere, espezializazioaren eta kualifikazioaren erronkaren aurrean dago. Mekanismoak diseinatu behar ditugu egungo Lanbide Heziketa modernoagoa eta malguagoa izan dadin, eta ikasleen kualifikazioa hobetu dezan. Eta, ondorioz, inguru gero eta konplexuagoetan enplegugarritasun-mailak hobetu ditzan”.
Lan-merkatuan etengabe ematen diren aldaketez ohartarazi du Urrutiak, eta insistitu du beharrezkoa dela enpresen eta beren inguruaren beharrei berehalako erantzun zuzenak emango dituen Lanbide Heziketa izatea. “Euskadik lege bat behar du, ahalbidetuko diguna modu fidagarrian erantzutea ehun produktiboaren erronkei, hala nola bere baitako tendentziek erakusten duten enplegu mota berriei, horiek espezializazio eta prestakuntza handiagoa eskatzen baitute. Horretarako, ezinbestekoa da Lanbide Heziketa sistema malgua, etengabe aldatzen ari den ekonomiara egokitzeko ahalmena duena. Europak helburu duen eredu ekonomiko berrira Euskadi ondo egokitzea lortu behar dugu. Pertsona erdigunean jarriko duen paradigma aldaketa”.
Arauean hizkuntzen trataera sartu izana nabarmendu du Urrutiak. Batetik, euskararen presentzia normalizatua bermatzeko mekanismoak sartuta, eta bestetik, atzerriko hizkuntzen hedatzea indartuz.
Ordezkari jeltzaleak esan duenez, aurrean dugun erronka handia da, eta bilkuraren aldeko irizpena jaso duen arauak elementuak dauzka ezaguntzan oinarritutako ekonomia berriaren markoan Lanbide Heziketa berria ahalbidetzeko. EAJ-PNVk gainontzeko talde parlamentarioak animatu ditu lege proposamenean lan egin dezaten, eta gaurko tramitazioak izandako babes zabala ospatu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15