Berriak
Eusko Legebiltzarra
2017/10/02
Josune Gorospe: “Ekintzailetza etorkizunerako aukera erakargarria da Euskadin”
Eusko Legebiltzarrak argi berdea eman dio Ekintzailetzarako Erakundearteko 2020 Euskadi Planari, 295 milioi euroko aurrekontu publikoa duena. Legebiltzarkide jeltzaleak esan duenez, eraldaketa ekonomikorako eta sozialerako aukera da plan hori
Eusko Legebiltzarra
2017/09/30
Iñigo Iturrate: “Sufrimendu injustua pairatu zutenak oroitzea ezinbestekoa da etorkizun itxaropentsua eraikitzeko”
Legebiltzarkide jeltzaleak bat egin du Gerra Zibilaren ondoren Gurseko (Frantzia) kontzentrazio-esparruan preso izandako pertsonak aitortzeko ekitaldi instituzionalean
BERRIA
2017/09/28
Joseba Egibar: “Sentimenduak ezin dira inposatu, errespetatu egin behar dira”
Bozeramaile jeltzaleak uste du Espainiako Gobernuak Kataluniako prozesuaren aurka darabilen indarrak ez diola konponbiderik emango lurraldetasun arazoari, “kidetasun-sentimenduak ezin direlako inposatu, errespetatu egin behar dira”. Hori dela eta, elkarrizketaren eta printzipio demokratikoaren alde egin du, dagozkion lege-aldaketak ahalbidetzeko, herritarrek libre eta demokratikoki adierazitako borondatea errespetatu dadin
Eusko Legebiltzarra
2017/09/25
Iturrate: “EAJ Kataluniarekin dago, eta elkarlanerako prest dago irtenbide politiko bat lortzeko”
Ordezkari jeltzaleak uste du espainiar Estatuak dauzkan arazoak ez direla debekuen bidez amaituko. Hori dela eta, Rajoyren Gobernuari eskatu dio ez dezala betorik ezarri, eta elkarrizketarako eta negoziaziorako bide bat ireki dezala, herritarrek eskatzen dutenari erantzuna emateko. “Debekuekin, arazoak ez dira desagertzen. Handitu egiten dira”, nabarmendu du
EBB
2017/09/24
Ortuzarrek EAJren indar eta eraginkortasun politiko osoa eskaini du “Kataluniari irtenbide bidezko eta demokratikoa emateko”
Jendetza handia batu duen Alderdi Egunean Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak baieztatu duenez “bozkatzea ezin da sekula arazoa izan, arazoa bozkatzen ez uztea da”
Eusko Legebiltzarra
2017/09/21
Egibar: “Estatu konfederalaren formulak balio dezake espainiar Estatuaren lurralde-gatazkari irtenbidea emateko”
Bozeramaile jeltzaleak nabarmendu du Urkulluren Jaurlaritza martxan dagoela, eta aktibo dabilela bere lau oinarriak betetzeko: giza Garapena eta integrazio soziala; Enplegua eta Ekonomiaren Berraktibatzea; Bizikidetza eta Giza Eskubideak; eta Autogobernu gehiago eta hobea
Eusko Legebiltzarra
2017/09/20
EAJ-PNVk elkartasuna adierazi dio Kataluniako gizarteari, eta bere borondatearen adierazpena ahalbidetzea eta errespatatzea exijitu du
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak adierazpena sinatu du EH Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeekin batera, Katalunian egindako operazio poliziala salatzeko
Eusko Legebiltzarra
2017/09/18
Enplegua sortzea, autogobernua eta bizikidetza, EAJ-PNVren lehentasunak kurtso politiko berrirako
Legebiltzar-taldeak bilera egin du Lehendakariarekin eta EBBko presidentearekin, jardun politikoaren ardatzak ezarri eta datozen hileotan giltzarri izango diren gaiez jarduteko
Eusko Legebiltzarra
2017/09/15
EAJ-PNVk eta PSE-EEk Euskal Sektore Publikoaren eraginkortasuna hobetzeko lege proposamena aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek Euskal Sektore Publikoaren lege proposamena erregistratu dute gaur goizean. Helburua da administrazio guztien organismoak eta erakunde instrumentalak antolatzea, eraginkorrago izate aldera. Araua idazteko, oinarri hartu dute iragan legealdian Eusko Jaurlaritzak Ganberan tramitatutako lege proiektua, legegintzaldia amaitzean bertan behera geratu zena
Eusko Legebiltzarra
2017/09/14
Egibar: “Espainiako Estatuaren estrategia bakarra herri borondatea itotzea da”
GBBren presidente eta Legebiltzarreko bozeramailearen ustez, Kataluniako herritarrek elkarrizketarako borondatea erakutsi dute, baina PPk eta PSOEk aukera guztiak agortu eta, aldiz, “neurri judizial, polizial eta politikoak” erabili dituzte.
EBB
2017/09/01
Ortuzar: “Ezker Abertzalea ondoan izan zein ez eta aurrez-aurre izanda ere, EAJk enpleguaren, bizikidetzaren eta autogobernuaren alde lan egingo du”
Catalunyako erakundeek “herria hautestontzietara deitzeko” behar besteko zilegitasuna dutela aldarrikatu du EBBko presidenteak, eta “begirunea” eskatu du Catalunyan eta Euskadin hasitako bideen aurrean, “ezberdinak diren arren, gure nazioenganako maitasunak elkartzen gaitu”
Eusko Legebiltzarra
2017/07/20
EAJ-PNVk y PSE-EEk lege-proposamena erregistratu dute Legebiltzarrean, Gardentasunari eta Herritarren parte-hartzeari buruz
Bi taldeek lehentasunezkotzat jo dute lege hori onartzea, “administrazio publikoek bermatu dezaten herritarrek duten eskubidea gai publikoen gardentasunerako eta parte-hartzerako”

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















