Prentsa Aretoa
2017/10/02
Josune Gorospe: “Ekintzailetza etorkizunerako aukera erakargarria da Euskadin”
Eusko Legebiltzarrak argi berdea eman dio Ekintzailetzarako Erakundearteko 2020 Euskadi Planari, 295 milioi euroko aurrekontu publikoa duena. Legebiltzarkide jeltzaleak esan duenez, eraldaketa ekonomikorako eta sozialerako aukera da plan hori
“Beharrezko potentziala dauka Euskadik, enpresa-proiektu berriak abiatu nahi dituzten pertsonentzat erakargarri izateko. Gizarte prestatua gara: ideiak, pertsonak, sustraitutako balio ekintzaileak eta tresnak dauzkagu, ekintzailetza gizartea eta ekonomia eraldatzeko benetako tresna izan dadin. Josune Gorospek balioan jarri du Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakundearteko 2020 Plana (EEP 2020), Arantxa Tapia sailburuak Eusko Legebiltzarrean onartzeko aurkeztutakoa.
Gorospek baieztatu duenez, plan horrek Jaurlaritzako sail guztiak eta euskal erakunde guztiak eragiten ditu, eta jarduera ekintzailea politika publiko guztien ardatzetako bat bilakatzen du. “EEP 2020aren ondorioz, euskal administrazioek lehentasunen artean jarriko dute ekintzailetza, eta gainera, ahaleginak bateratuko eta erakunde maila anitzetik egiten diharduten lana koordinatuko ditu”.
Nazioarteko eta sailarteko izaeraz gain, EAJ-PNVren legebiltzarkideak bere irismen integrala nabarmendu du, pertsona ekintzaile, kolektibo eta jarduera mota desberdinak batzen baititu. “Ondo landutako diagnostiko bat dago, baliagarria dena hobeto identifikatzeko ekintzaileen beharrak, merkatuaren eskaerak edo negozio-aukera berriak. Azterketa osoa, erakundeek ekintzailetza jardueraren garapenari ekarpena egin diezaioten, eta jarduera hori aberastasuna sortzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko aukera aparta dela ikus dezagun”, adierazi du Gorospek. Hori dela eta, azken urteotan enpresa berrien eta gizarte segurantzako autonomoen kopuruak izandako hazkundea nabarmendu du; gorako tendentzia, bide onetik goazela erakusten diguna. Gaur, suntsitzen direnak baino gehiago dira sortzen diren enpresak”. Gainera, GEM 2016 (Global Entrepreneurship Monitor) Txostenean jasotzen denez, euskal enpresa berrien berrikuntza-maila europar eta Estatuko bataz bestekoaren gainetik dago. Datu horiei gaineratu beharra dago gero eta emakume ekintzaile gehiago dagoela, eta herritarrek porrot egiteko beldurra gutxitu egin dutela. Tendentzia-aldaketa, Gorospek adierazi duenez, jarraipena izan behar duena ekintzailetza erakargarriagoa izan dadin, eta kalitatezko enplegua sortzeko aukera interesgarritzat hartua izan dadin. “Euskadin, ekintzailetzak kalitate-, teknologia- eta berrikuntza-maila altuak dauzka. Kantitatea baino nabarmenagoa da kalitatea, eta hor zentratu beharra daukagu”.
Gorosperen ustez, Euskadik ekintzailetzarekin duen aukera handia “motorra izan behar da negozio-aukerak bilatu nahi dituzten pertsonentzat. Jakin behar dute erakundeak gertu dauzkatela, beren proiektuak babesten, laguntzen eta fase guztietan aholku ematen. Ekintzailetzaren balioetan sinisten dugu, eta Plan honek ekarpena egingo dio Euskadiri, aukera onak eta babes-sare onak dituen gizarte gero eta ekintzaileagoa izan dadin”. Legebiltzarkide jeltzaleak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-ahalegina. “Zazpi urtean, 2013ko Planetik 2020kora, aurrekontua %22 baino gehiago igoko da. Zifra horiek erakutsiko digute inplikatutako eragile guztien lehentasunetan daudela pertsona ekintzaileak”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15