Prentsa Aretoa
2017/10/09
Jon Aiartza: “Kongresuak ulertu behar du amiantoaren biktimekin zorretan gaudela”
Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek lege proposamena defendatuko du Kongresuaren Bilkuran. Helburua da urteetan amiantoaren arriskuak izan dituzten pertsonak konpentsatzeko funtsa sortzea. Proposamena aho batez onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, eta ordezkarien artean dago Jon Aiartza legebiltzarkide jeltzalea
Eusko legebiltzarkidez osatutako ordezkaritza Madrilera joango da astearte honetan, Diputatuen Kongresuan lege-proposamena defendatzera, amiantoaren arriskua jasan duten langileak konpentsatzeko funtsa sortze aldera. Estatuari funtsa sortzea eskatzen dion lege proposamena iragan otsailaren 9an onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, aho batez. Amiantoa substantzia toxikoa da, eta sintomak agertu arte 50 urte baino gehiago pasa daitezke.
Astearteko Kongresuaren Bilkuran hitz egingo dutenetako bat da Jon Aiartza legebiltzarkide jeltzalea. Taldeei “borondate politikoa, ardura eta sentsibilitatea” eskatu dizkie, kolektibo horrekiko zorra behingoz kitatzeko. Adierazi duenez, inguruko herrialdeekiko atzerapenaz bagabiltza ere, inoiz ez da berandu egoera injustua zuzentzeko. “Eusko Legebiltzarrean urte luzez daramagu lanean, espainiar Gobernuak konpentsazio-funtsa sor dezan. Urteetako lanaren laburpena da proposamen legegile hori, ondo oinarritutakoa, landutakoa, eta alderdi guztiok adostutakoa. Aho batez onartu izanak balio beharko luke Estatu-eremuko alderdiek beren Euskadiko alderdikideen bidea jarraitzeko, eta botoen bidez legearen tramitazioa onartzeko, eta gero onesteko. Euskadin aho batez onartu baldin badugu, uste dugu posible Estatuan ere posible izan behar dela. Justizia egin nahian goaz Madrilera. Gure ahotsa entzutea nahi dugu, pertsona errugabeen eskaerak entzutea; izan ere, pertsona horiek, beren osasunaz ordaintzeaz gain, auzitegietan pairatzen diharduten sufrikarioaz ere ordaintzen ari baitira”.
Duela hilabete batzuk Eusko Legebiltzarrean emandako batasun-irudia Kongresuan errepikatzea espero du EAJ-PNVren parlamentariak. “Amiantoaren eragina jasan duten milaka pertsonei zor diegu. Duela hamalau urtetik debekatuta dago substantzia hori. Injustizia hau zuzentzea da gure egitekoa eta betebeharra. Horrexegatik eskaintzen diogu aukera hau Kongresuari, testu artikulatu oso bat eztabaidatu eta onar dezan. Testuak oinarri hartu ditu Frantzian egindako konpentsazio-politikak. Hori da justizia egiteko modu bakarra”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15