Prentsa Aretoa
2017/09/25
Iturrate: “EAJ Kataluniarekin dago, eta elkarlanerako prest dago irtenbide politiko bat lortzeko”
Ordezkari jeltzaleak uste du espainiar Estatuak dauzkan arazoak ez direla debekuen bidez amaituko. Hori dela eta, Rajoyren Gobernuari eskatu dio ez dezala betorik ezarri, eta elkarrizketarako eta negoziaziorako bide bat ireki dezala, herritarrek eskatzen dutenari erantzuna emateko. “Debekuekin, arazoak ez dira desagertzen. Handitu egiten dira”, nabarmendu du
-
Iturrate: “EAJ Kataluniarekin dago, eta elkarlanerako prest dago irtenbide politiko bat lortzeko” 2017/09/25
-
Iturrate: "Une honetan gure bihotza Katalunian dago" 2017/09/25
Iñigo Iturrate, Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeko koordinatzailea, prest agertu da Euzko Alderdi Jeltzaleak Kataluniako erakundeak babesteko. Era berean, borondate politikoa eskatu dio Mariano Rajoyren gobernuari, elkarrizketarako eta negoziaziorako bide bat ireki dezan, espainiar Estatuaren lurraldetasun-labirintuari irteera emate aldera.
Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa batean, atzo Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBko presidenteak Alderdi Egunean egin bezala, jeltzaleen prestutasuna adierazi du, Kataluniako erakundeekin elkarlanean “Kataluniarentzako konponbide justu eta demokratiko baten” bila aritzeko. Ordezkari jeltzaleak esan duenez, negoziatzeko eta hitz egiteko garaia da, aspalditik erakunde katalanek eskatutakoari erantzuteko: kontsulta adostua, berme legal guztiak izango dituena, herritar katalanek beren nahia adieraztea ahalbidetuko duena. “Kataluniak erabakitzeko eskubidea du. Horren inguruko jarrera ez da debekuz aldatuko. Espainiar Estatuak arazoei aurre egin behar die. Egin ezean, lurraldetasun-auzia areagotuko du”, esan du.
Hori dela eta, Euskadik proposatzen duen Estatu konfederalaren formula defendatu du Iturratek, espainiar Estatuaren lurraldetasunaren labirintu politikotik irtetzeko. Horretarako, Mariano Rajoyren exekutiboari eskatu dio borondate politikoa izan dezala, “euskal gizarteak libre erabaki dezan zer izan nahi duen”. Gernikako Estatutua betetzea ere eskatu dio, eta Euskadira eskualdatzeke dauden 37 eskumenak transferitu ditzala.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15