Prentsa Aretoa
2017/09/30
Iñigo Iturrate: “Sufrimendu injustua pairatu zutenak oroitzea ezinbestekoa da etorkizun itxaropentsua eraikitzeko”
Legebiltzarkide jeltzaleak bat egin du Gerra Zibilaren ondoren Gurseko (Frantzia) kontzentrazio-esparruan preso izandako pertsonak aitortzeko ekitaldi instituzionalean
“Gursera etorri gara, iraganean kontzentrazio-esparru honetan sartuta izan zituzten milaka pertsonek pairatutako sufrimendua oroitu eta aitortzeko. Gerra Zibileko errefuxiatuak, bizimodu hobea aurkitu beharrean, ankerkeria eta mina jasan zituzten”. Hitz horiek erabili ditu Iñigo Iturratek, EAJ-PNVk giza eskubideekiko eta askatasunaren, duintasunaren eta justiziaren balioekiko duen konpromisoa adierazteko. Esan duenez, printzipio horiek zapaldu egin zituzten bertan. “Hemen sufritu zuten guztiek dute gure elkartasuna. Ez ditugu inoiz ahaztuko eta gogotik egingo dugu lan, memoria historikoa berreskuratzeko politika publikoek gure jarduera politikoaren erdigunean jarrai dezaten”. Iturratek gaineratu duenez, gaurko ekitaldiaren bitartez berreskuratu egiten dugu hemen egondakoen memoria –tartean, 6500 euskal miliziano eta gudari- eta hazia erein genuen “etorkizun hobea eraikitzeko, itxaropeneko etorkizuna, non pertsona guztien giza eskubide guztiak errespetatuko diren”.
Hori dela eta, EAJ-PNVren legebiltzarkideak baieztatu du ez dagoela inolako mugarik gorrotoa, fanatismoa edo indarkeriaren erabilera salatzeko. “Hemen bizia galdu zutenak ditugu gogoan, etorkizun baketsu bila etorri eta giltzapean sartu zituztenak. Biktima horien sufrimendua, senideena eta lagunena, geure egiten dugu. Eta berriro ere, argi eta garbi, esaten dugu batzen gaituena gehiago da banatzen gaituena baino. Gudarik gabeko mundu baten alde borrokan dihardugu, mundu baketsuaren alde, eta pertsona guztiekiko errespetuaren alde”.
Iturraterekin batera izan dira Iñigo Urkullu Lehendakaria, Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentea, eta Alain Rousset Akitaniako Presidentea, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldi instituzionalean. Esparruan sartutako pertsonen senideak ere bertaratu dira.
Gurseko esparrua
Gurseko esparrua Gerra Zibileko gudari errepublikarrak hartzeko, 1939an, eraikitako errefuxiatu-esparrua izan zen hasieran. Naziek Frantzia okupatu ondoren, Gurs kontzentrazio-esparru bihurtu zen eta milaka judu preso eraman zituzten hara.
52 herrialdetako 60.000 pertsona ingururen helmuga izan zen, haietako 6.500 euskaldunak. Are gehiago, 1942ko abuztuaren eta 1943ko otsailaren artean, sei konboik, horietatik guztietatik, 3.907 pertsona garraiatu zituzten Poloniako Auschwitzeko esparrura. 1950ean, Gurseko esparrua itxi zuten.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15