Berriak

Eusko Legebiltzarra

2023/09/12

Iñigo Iturratek EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean akordioak lortzeko duen gaitasuna aldarrikatu du: “Legegintzaldi honetan zerbait gertatu ez bada, Jaurlaritzaren arrabola izan da”

Legebiltzar talde jeltzaleko koordinatzaileak azken hiru urteetan Gasteizko Ganberan egindako “lege-ekoizpena” goraipatu du, eta Hezkuntza bezalako lege garrantzitsuetan “akordio zabala” lortzea espero du

Eusko Legebiltzarra

2023/08/01

Aitor de la Villak Laura Perez Borinaga ordezkatuko du Eusko Legebiltzarrean

Arabako legebiltzarkide berria irailean karguaz jabetuko da, udako oporren ostean jarduera parlamentarioari berriro ekiten zaionean

Eusko Legebiltzarra

2023/07/11

Josune Escota, Ainhoa Santisteban, Olatz Peon eta Markel Aranburu, EAJ-PNVren ordezkari berriak Eusko Legebiltzarrean

Escota eta Santisteban bizkaitarrek Itxaso Berrojalbiz eta Leixuri Arrizabalaga ordezkatuko dituzte, Eusko Legebiltzarra utzi eta foru diputatu kargua hartu dituztenak; Peonek eta Aranburuk Irune Berasaluze Gipuzkoako foru bozeramaile berriaren lekukoa eta Maialen Gurrutxaga Elgoibarko alkatearena hartuko dute

Eusko Legebiltzarra

2023/06/29

Kultu-zentroen eta erlijio-aniztasunaren euskal legeak juridikoki aitortuko ditu Euskadiko errealitate sozial berria eta erlijio-aniztasuna

Jon Andoni Atutxa legebiltzarkide jeltzalearen ustez, errealitate plural berri horrek behar eta eskaera berriak agertzea dakar, eta, beraz, “beharrezkoa da elkarrizketarako eta akordiorako mekanismoak ezartzea gure gizartearen erlijio-aniztasuna modu positiboan kudeatzeko”

Eusko Legebiltzarra

2023/06/15

EAJ-PNVk indarkeria matxistaren biktimen prebentzioa eta arreta indartzeko legebiltzar akordioa goraipatu du

Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak ziurtatu duenez, emakumeen aurkako indarkeria-kasu bakarra dagoen bitartean, erakundeen, gizartearen eta alderdi politikoen artean, "bloke bakar bat bezala jardun beharko dute, gaitz handi honekin amaitzeko batasun guneak bultzatuz eta emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak ezarriz"

Eusko Legebiltzarra

2023/06/01

EAJ-PNVk energia berriztagarriak sustatzeko eta menpekotasuna murrizteko "akordio zabal baten" alde egiten du

Legebiltzarreko Osoko Bilkurak Lurzoruaren Legea aldatzea onartu du, autokontsumorako eguzki-plaken instalazioetarako behar diren administrazio-izapideak murrizteko. “Euskadik duen mendekotasun energetiko handiak azpiegitura posible guztiak aztertzera behartzen gaitu: txikiak baina baita handiak ere”, Unai Grajales legebiltzarkideak adierazi duenez

Eusko Legebiltzarra

2023/05/11

EAJ-PNVk aldirien transferentzia eskatu du berriro ere, “euskal autogobernua lehentasun bakarra delako” eta hala ezartzen duelako Gernikako Estatutuak

Elena Lete legebiltzarkide jeltzaleak Eusko Jaurlaritzak autogobernuaren defentsan bete ez dituen transferentzia guztiak lortzeko egindako lana eta iraunkortasuna azpimarratu ditu. “Estatutuak 1979an finkatzen zuen autogobernua lortu nahi dugu”, esan du

Eusko Legebiltzarra

2023/05/11

EAJ-PNVren ustez, funtsezkoa da I+G+Bren alde egitea, euskal ekonomia eta ongizatea bultzatu eta indartzeko

Alaitz Zabala legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du beharrezkoa dela enpresa txiki eta ertainei laguntzea, dirulaguntzak babestuz eta indartuz, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzan inbertitu dezaten eta lehiakorrak izan daitezen etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egin ahal izateko

Eusko Legebiltzarra

2023/05/08

EAJ-PNVk osasun mentalaren garrantzia nabarmendu du eta Euskadin estrategia berrian jasotako irtenbide eraginkorrak ezartzea babestu du

Legebiltzarkide jeltzaleak osasun sailak gaur aurkeztu duen osasun mentaleko estrategiaren balioa azpimarratu du, Osakidetzak arlo horretan ematen duen zerbitzua hobetzea helburu duena. Estrategia horren bidez, "berriz ere, pertsonak eta haien osasun mentala politiken erdigunean kokatzen dira"

Eusko Legebiltzarra

2023/05/04

EAJ-PNVk erabat arbuiatu du Espainiako Etxebizitza Legea, “zalantzarik gabe Euskadiko eskumen esklusiboak inbaditzen dituelako”

Irune Berasaluze legebiltzarkide jeltzalearen ustez, lege horrek "atzera egiten du, lerrokatu eta, bide batez, berriro zentralizatu egiten ditu" etxebizitza-politikak, Sanchez presidenteak esan zuen bezala

Eusko Legebiltzarra

2023/05/04

EAJ-PNVk arbuiatu egiten du “ETA zuritzeko edozein saiakera”, eta iraganaren berrikuspen kritikoa eskatu die terrorismoaren bidegabekeria onartzen ez dutenei

Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak "positiboki" baloratu du biktimak biktimarioekin parekatzen zituzten memoriaren udal webguneak kendu izana, eta deitoratu egin du "terrorismoaren estrategia bultzatu edo babestu zutenek bidegabea izan zela eta gaizki egon zela onartzeko urratsa eman ez izana"

Eusko Legebiltzarra

2023/04/27

EAJ-PNVk Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege berria babestu du, egungo behar eta erronketara egokitzen delako

Eva Juez legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du lege honen helburu nagusia “salmentetan eta trukeetan eskubideen urraketak eta abusuak saihestea” dela