Next Euskadi
Alderdi Eguna 2024

Prentsa Aretoa

2024/09/23

EAJ-PNVk Zientzia eta Unibertsitatearen aldeko apustua egin du gizarte aurreratuagoa, kohesionatuagoa eta demokratikoagoa sustatzeko

Gorka Álvarez Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza batzordean bozeramaile jeltzaleak ezagutza aurreratua aberastasun eta ongizate iturri gisa baloratzen du

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Zientzia eta Unibertsitatearen aldeko apustua egin du gizarte aurreratuagoa, kohesionatuagoa eta demokratikoagoa sustatzeko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk ikerkuntzarekiko, hezkuntzarekiko eta berrikuntzarekiko konpromisoa agertu du gaur, eta Unibertsitateek asmo handiko helburu horiek lortzeko duten zeregina nabarmendu du. Gorka Álvarezek, jeltzaleen Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza batzordeko bozeramaileak, gogorarazi du Unibertsitateak "zalantzarik gabe, ezagutzaren gizartearen arima" direla, eta ezagutza aurreratuaren aldeko apustua egin du, "aberastasunaren iturri gisa, baina baita ongizatearen eta gizarte-kohesioaren iturri gisa ere".

Azken batean, zientzia eta unibertsitatea gizarte aurreratuagoa, kohesionatuagoa eta demokratikoagoa sustatzeko tresna dira. Eta gai horiek guztiak lantzeko Sail propio bat sortzea Pradales Lehendakariaren Gobernuak eremu horrekin duen konpromisoaren erakusgarri da.

Gorka Álvarezek Juan Ignacio Pérez sailburuaren iragarki nagusietako batzuk ere nabarmendu ditu Legebiltzarrean egin duen hitzaldian, esaterako, bekak urtero %6ean handitzea. "Goi Mailako Hezkuntza unibertsal baten aldeko apustua da, pertsona guztientzako sarbidea bermatzen duena", azpimarratu du Alvarezek. Doktoratu aurreko eta doktoratu ondoko programen indartzeak bezala, edo 2030ean Euskadiko BPGren %3a zientziari inbertitzeko helburua.

Unibertsitateei dagokienez, EAJ-PNVk mugikortasun-programak, internazionalizazioa eta beste erakunde prestigiodunekiko lankidetza nabarmendu ditu, Ikasketa Aurreratuen Zentro bat sortuz eta lankidetza publiko-pribatua sustatuz.

Zientziari dagokionez, gehiago inbertitzearen eta ekosistema zientifiko bat sortzearen aldeko apustua egin da, ikuspegi humanista batetik, eta, aldi berean, lan-baldintza onak bultzatu nahi dira arlo horretan diharduten pertsonentzat.

Gorka Álvarezek, halaber, "berrikuntzaren funtsezko zeregina" nabarmendu du, ezagutza "herritarren zerbitzura, oparotasunaren, kohesioaren eta osasun demokratikoaren zerbitzura" jartzeko. Horretarako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2030 Plana jarri du adibidetzat.