Prentsa Aretoa
2024/09/25
EAJ-PNVk ahalegin berezia egiteko apustua berretsi du kalitatezko justizia sistema euskalduna, azkarra, eta digitala bermatzeko
Xabier Barandiaranek, Justizia eta Giza Eskubideen Batzordeko bozeramaile jeltzaleak, memoriaren eztabaida esparru politikotik atera eta akordio guneetara eramateko borondatea eskatu du
Xabier Barandiaranek, EAJ-PNVko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordeko bozeramaileak, Legebiltzarrean berretsi du beharrezkoa dela kalitatezko euskal justizia sistema euskalduna, azkarra eta digitala bermatzea. Ildo horretatik, bozeramaile jeltzaleak beharrezkotzat jo du ahalegin berezia egitea sistemaren euskalduntzean aurrera egiteko, herritarrei zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna hobetzeko; digitalizazioan orain dagoen arrakala handia murrizteko; eta justizia azkarragoa izan dadin lortzeko.
EAJ-PNVko bozeramaileak memoriaren eztabaida esparru politikotik ateratzeko eta akordiorako guneak eramateko ahalegina ere eskatu du. Hori lortzeko, modu zehatzean jokatu behar dela adierazi du, zorroztasun akademikoarekin, baina baita eztabaidarako bideak irekiz ere. Barandiaranek bereziki garrantzitsutzat jo du hezkuntza programetan egin den eta egiten jarrai daitekeen lana, eta bide horretan aurrera jarraitzeko ahalik eta akordio zabalenak lortzeko beharra azpimarratu du. "Gizarteak akordioak lortzeko eskatzen digu, baita memoriaren esparruan ere. EAJ-PNVren ustez, kontu handiz lan egiten jarraitu behar dugu, ahalik eta akordiorik zabalena lortu behar dugu eta, hortik abiatuta, herri honetan gertatutakoari buruzko ikuspegia ere egituratu behar dugu ", esan du.
Halaber, Barandiaranek espetxe-politika izan du hizpide, eta birgizarteratzeak elementu nagusia izaten jarraitu behar duela ziurtatu du. Ildo horretan, Sailak hartutako neurriak babestu ditu, "transferentzia hori indartzen joateko balio baitute". Halaber, emakumeek pairatzen duten indarkeria matxista desagerrarazteko lanean jarraitzearen garrantzia azpimarratu du. "Asko aurreratu behar dugu justizia-sisteman eta hezkuntza-sisteman, baita sektore publikoan eta pribatuan ere. EAJ-PNVk gaitz honen aurkako borrokan jauzi kuantitatibo eta kualitatibo bat ematen lagunduko duten neurri guztiak babestu eta bultzatuko ditu ", amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
Eusko Legebiltzarra
2024/09/26
Eusko Legebiltzarra
2024/09/25
Eusko Legebiltzarra
2024/09/24
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15