Berriak
Eusko Legebiltzarra
2023/04/20
EAJ-PNVk Korridore Atlantikoa behin betiko bultzatzeko Urkullu Lehendakariaren estrategia defendatu du
Ainara Zelaia legebiltzarkide jeltzalearen ustez, Lehendakariak ardatz atlantikoan duen lidergoa, ordezkatzen dituen herritarren interesen defentsan, inguruko erkidegoek eta Europak berak baliozkotu dutela, adostasuna sortuz, eta “Euskadiren lehiakortasun ekonomikoa eta garapen soziala” hobetzeko lanean jarraitzen duela
Eusko Legebiltzarra
2023/04/20
EAJ-PNVk euskal enpresen sustraitzea sendotzeko neurri gehigarrietan lan egiten jarraitzearen alde egin du
Mikel Arruabarrena legebiltzarkideak uste du Eusko Jaurlaritzak urteetan lan egin duela, eta oso ondo, euskal enpresak Euskadira errotzeko faktore guztietan, "Europan eta nazioartean erreferentzia bihurtu diren sustapen-politiken bidez"
Eusko Legebiltzarra
2023/04/18
Miren Santamaria, EAJ-PNVko legebiltzarkide berria
Ribera Baja/Erriberabeitiako egungo alkateak kargua hartuko du ostegun honetan, Eusko Legebiltzarreko ohiko osoko bilkuran, Luis Javier Telleria ordezkatuz
Eusko Legebiltzarra
2023/04/17
EAJ-PNVk Osakidetza etorkizunerantz bultzatuko duen Plan Estrategikoa babestu du
Itxaso Berrojalbiz legebiltzarkide jeltzalearen ustez, Eusko Jaurlaritzak osasunarekiko konpromisoa indartzen du, etorkizuneko Osakidetzaren oinarriak ezartzeko ibilbide-orri berri batekin, arreta hurbilarekin, kalitatezkoa eta berdintasunezkoa
Eusko Legebiltzarra
2023/04/12
EAJ-PNVk eta PSE-EEk Galdakaoko alkateari eskatzen diote ETAren terrorismoa erabili zutenak biktimen zerrendatik kentzeko
Jeltzaleek eta sozialistek legez besteko proposamen bat erregistratu dute Eusko Legebiltzarrean, Udalak terrorismoaren eta giza eskubideen urraketen biktimei jasanarazten dien “umiliazioa” salatzeko. “Jarduera hori atzerapausoa da errekonozimendu-, egia-, justizia- eta erreparazio-politiketan”, bi taldeetako bozeramaileek salatu dutenez
Eusko Legebiltzarra
2023/04/04
EAJ-PNVk Arturo Espejori emandako aszensoa gaitzetsi du, Mikel Zabalza auzian izandako loturagatik
Iñigo Iturrate jeltzalearen ustez, “zoritxarrez”, Estatu indarkeriaren egileei emandako beste “kondekorazio” eta “errekonozimendu” bat da, “biktimak umiliatu, iraindu eta birbiktimizatzen dituena”
Eusko Legebiltzarra
2023/03/30
Joseba Egibar: “Errespetuan bizi nahi dugu, ez elkarrekin existitu eta mendekotasunean biziraun”
Ordezkari jeltzaleak Konstituzioaren beharrezko erreforma baten aurrean defendatzen du “Errepublikaren aukera gaitzea, Estatuaren izaera plurinazionala eta horrek herrien erabakitzeko eskubidea aitortzea”
Eusko Legebiltzarra
2023/03/30
EAJ-PNV pozik agertu da herritar guztien jarduera fisikoa “lehenesteko eta errazteko” legea onartu delako
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Legeak 1998tik indarrean dagoen araua eguneratuko du, eta, beste berrikuntza batzuen artean, kirol-txartel bakarra eta 0-6 urteko tartean eskola-kirola ezarriko ditu. “Ariketa fisikoak eta kirolak protagonismo handiagoa eta herritartasun osasuntsuagoa izango duen gizarte bat lortuko dugu”, Rakel Molinak defendatu duenez
Eusko Legebiltzarra
2023/03/28
EAJ-PNVk Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Lege berria babesten du, eskubide guztiak gehiago eta hobeto babestuko dituelako
Eva Juez legebiltzarkideak uste du lege berria kontsumitzaileen kontsumo-errealitate berrietara egokitzen dela
Eusko Legebiltzarra
2023/03/23
Funtsezkoa da negoziazio kolektiboa hobetzea eta indartsuago bihurtzea, soldaten igoerari buruzko akordioari esker, EAJ-PNVren ustez
Jon Aiartza legebiltzarkideak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak kalitatezko enpleguaren alde duen konpromisoa eta helburu horretan aurrera egiteko hartutako neurri guztiak. “Espero dut gizarte eragile guztiak mahaian esertzea eta gizarte eragileen sinadurak berriro indarrean jartzea”, adierazi du
Eusko Legebiltzarra
2023/03/16
Herri administrazioen zigor prozesuetan herritarren bermeak indartzen dituen legearen onarpena txalotu du EAJ-PNVk
Araua bermatzaileagoa izango da, eta sinplifikatu egingo ditu Eusko Jaurlaritzak, Foru-Aldundiek eta euskal udalek ireki ditzaketen zehapen-prozesuak. “Gaur egun dauden arauen sakabanaketarekin amaituko dugu, eta argitasun eta segurtasun juridiko handiagoa lortuko dugu, bai administrazioentzat, bai pertsonentzat”, defendatu du Irune Berasaluzek
Eusko Legebiltzarra
2023/03/15
EAJ-PNVk Kirolaren Lege berria defendatu du, errespetuzko bizitza osasungarria lortzeko bidean aurrera egiten jarraitzeko
Arauak 1998tik indarrean dagoen testua eguneratuko du, eta arreta berezia jarriko dio adingabeen hezkuntza-alderdiei, eta, zehazki, indarkeriaren, intolerantziaren eta diskriminazioaren aurkako borrokari jarduera fisikoan eta kirolean. “Arduraz lan egin dugu taldeekin, euskal gizartea errespetuzkoagoa eta aktiboagoa izan dadin”, dio Rakel Mokina legebiltzarkideak