Prentsa Aretoa
2024/09/24
EAJ-PNVk Turismo Lege berri baten aldeko apustua egin du, sektorea herritarren ongizaterako garapen ekonomikorako motorea izan dadin
Lorea Bilbaok, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Batzordeko bozeramaile jeltzaleak, azpimarratu du sektoreak ekonomian duen eragin positiboa areagotzeko momentua dela, kalitatezko turismo jasangarri batekin
Lorea Bilbaok, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Batzordeko EAJ-PNVko bozeramaileak, Turismo Lege berri bat garatzeko unea dela esan du gaur Parlamentuan, garai eta erronka berriei eta gehiegizko turismoak herritarrengan sortu duen kezkari erantzuteko. Hori dela eta, jeltzaleak azpimarratu du turismoak gure ekonomian duen eragin positiboa areagotzeko momentua dela, turismo jasangarri eta bikaintasunezkoaren aldeko apustua eginez.
Bilbaok gogoratu duenez, “hazkunde iraunkor batetik gatoz, 2023an Euskadiko turismo-industriaren urterik onena izanik. Hazkunde hori sendotu nahi dugu, profesionaltasuna, lehiakortasuna eta konpromisoa oinarri hartuta”. Lege berriak abiapuntu hori izan behar duela azpimarratu du jeltezaleak, araudia errealitate berrira egokitu eta epe luzerako ikuspegian oinarritutako estrategia bat garatu ahal izateko. Helburua, esan duenez, turismoa “herritarren ongizaterako eta garapen ekonomikorako motorra izatea da”.
Euskadiko Baliabide Turistikoen Lurralde plan sektoriala onartzea, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaritzarekin koordinatuta, sektorearen garapenerako giltzarri ere badela esan du Bilbaok. “Ezinbestekoa dugu ditugun baliabide turistikoak ordenatzea, orotariko ekimen eta jarduerak, eta egokia deritzogu Euskadiko errealitatea ordenatzeko marko garatua izatea”, azaldu du. Horrekin batera, Ogasun Sailarekin elkarlanean, egonaldi turistikoen gaineko zerga proposamena sei hilabeteko epean garatzeko asmoa babestu du.
Sektoreak dituen erronken artean, EAJ-PNrentzat funtzeskoak direla esan du digitalizazioa, turismo produktuak eta zerbitzuak merkatu barrietara egokitzea, turismoari lotutako ekintzailetza sustatzea, enpleguaren egonkortasuna sustatzea edota Euskadi-Basque Country marka sendotzea, besteak beste.
Merkataritzaz eta kontsumoaz ere aritu da Bilbao eta, esan duenez, euskal ekonomian gehien eragiten duen jardueren artean hirugarrenak erronka handiak ditu legegintzaldi honetan: belaunaldiarteko erreleboa, digitalizazioa, erosketak egiteko ohitura berriak, lan-txandakatzea, berariazko formazio eta prestakuntza gabezia…
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
Eusko Legebiltzarra
2024/09/26
Eusko Legebiltzarra
2024/09/25
Eusko Legebiltzarra
2024/09/25
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15