Berriak
Bizkaia
2016/09/10
Urkullu ‘U-Fest‘ jaialdira joan diren 6.000 lagunei: “Ez daukagu enplegua hazten jarraitzeko baino ilusio handiagorik”
Jendetza elkartu den mitinean, Lehendakariak eta Ortuzarrek euskal gizartea gonbidatu dute Euskadi Madrilgo politikaren “esperpentotik” blindatzea, eta egunotan bisitan etorri zaizkigun Espainiako politikariei exijitu die “Euskadiko kanpaina egiten uztea, Euskadikoa soilik”.
Gipuzkoa
2016/09/10
Urkulluk hitzeman du hezkuntzako beken bidez urtean 55 milioi banatuko dituela 130.000 ikasleri laguntzeko
Urkullu Lehendakariak "Hezkuntza ituna" adosteko deia egin du Euskadiren etorkizunaren mesedetan eta 2020 urterako helburu gisa ezarri du 25 urtetik beherako %75k euskaldunak izan daitezela.
EBB
2016/09/09
Urkulluk hitzeman du 5.000 enpresek 20.000 gazteri beren lehen lan esperientzia praktikoa eskainiko dietela
Iñigo Urkulluk etorkizunera begira dauden erronkak aztertu ditu Bilboko Mariaren Bihotza plazan gazte talde batekin egin duen topaketan
EBB
2016/09/09
Urkulluk hurrengo legealdian 8.500 milioi euro bideratuko ditu hazkunde ekonomikora eta enplegua sortzera
Lehendakariak 250 milioiko finantzaketa eta aurrezki funtsa eratzea proposatu du hiru foru aldundiekin lankidetzan
EBB
2016/09/08
EBB
2016/09/08
Urkullu: “Euskadi bide onetik doa baina ez gaude konforme: enplegu gehiago eta hobeak nahi ditugu, Autogobernu eta ongizate maila handiagoa"
Lehendakariak eta EBBren presidente Andoni Ortuzarrek I-25erako kanpaina ireki dute Vitoria-Gasteizen 75 hautagai jeltzaleekin eta ehunka alderdikide eta alderdizalerekin batera.
EBB
2016/09/07
Urkulluk EAJ-PNVren Programa aurkeztu du, enplegu gehiago eta hobea lortzeko ibilbide-orria
Esperientzia beme moduan hartuta, EAJ-PNVk hitza eman du Hauteskunde Programa beteko duela. Programak 1.830 eginkizun eta hiru ideia nagusi batzen ditu: enplegu gehiago eta hobea, giza garapen gehiago eta autogobernu gehiago.
BERRIA
2016/09/06
Urkulluren ustez “EAJ-PNV da egonkortasun, hazkunde eta modernizazioaren bermea”
Lehendakari eta berraukeratua izateko aurkezten den EAJ-PNVren hautagaiak Hernaniko Orona Fundazioan, kanpaina jeltzalearen ideia nagusiak azaldu ditu alderdikide eta alderdizaleekin antolatutako ekitaldi baten
Eusko Legebiltzarra
2016/07/18
Amaia Arregi legebiltzarkide jeltzaleak hartu du parte Kirgizistanera egindako ikerkuntza-bidaia batean, europar Foro Parlamentarioak antolatutakoa populazioa eta garapenari buruz
Europar herrialdeko legebiltzarren ordezkariak Kirgizistan herria ari dira bisitatzen, Asia Erdikoaren bost sobietar errepublika ohietako bat eta gunearen bigarren herririk behartsuena.
Eusko Legebiltzarra
2016/07/08
Heriotza Duinaren Legeak indartu egingo du Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gaixoarekiko arreta bizitzaren amaierako prozesuan, EAJ-PNVren ustez
Kerman Orbegozo legebiltzarkideak nabarmendu du arau berriak indartu egingo dituela legegintzaldian zehar abian jarritako planak eta dekretuak, euskal osasun sisteman zaintza paliatiboak hobetzekoak eta pertsonen eskubideak eta betebeharrak bermatzekoak.
Eusko Legebiltzarra
2016/07/07
Iturrate: “Poliziaren gehiegikeriaren legea funtsezkoa izango da memoria eta bizikidetza eraikitzeko”
Legeak Legebiltzarrean adostasun zabala lortzea espero du EAJ-PNVk. “Urteetan justifikatu gabeko indarkeriaren ondorioak isilean bizi izan dituztenei egin diezaiekegun aitortzarik onena litzateke”.
Eusko Legebiltzarra
2016/06/30
Zorrilla: “Herri Ekimen Legegileko Lege berriak herritarren partehartzea ahalbidetuko du bizitza sozial eta politikoan”
Joseba Zorrilla EAJ-PNVko legebiltzarkideak nabarmendu du duela 30 urteko lege hau aldatuta aukera irekitzen dela beste pertsona batzuk herri ekimenak sinatzen parte hatzeko; eta gainera, berritasun garrantzitsuenen artean, beharrezko babesa 30.000 sinaduratik 10.000ra jaisten da.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS



















