Prentsa Aretoa

2016/09/10

Urkulluk hitzeman du hezkuntzako beken bidez urtean 55 milioi banatuko dituela 130.000 ikasleri laguntzeko

Urkullu Lehendakariak "Hezkuntza ituna" adosteko deia egin du Euskadiren etorkizunaren mesedetan eta 2020 urterako helburu gisa ezarri du 25 urtetik beherako %75k euskaldunak izan daitezela.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Hezkuntzako beka programa urteko 55 milioirekin indartzea" da Iñigo Urkulluk hezkuntza alorrean egiten duen proposamen zehatz bat. Beka horien bidez "130.000 ikasleri emango zaie laguntza". Etorkizunera begira, Urkulluk hezkuntza erkidegoarekin "hezkuntza itun" berria bilatuko dela azpimarratu du.

Iñigo Urkullu Errenterian izan da gaur goizean, eta EAJ-PNVk hezkuntza eta euskara alorrean egiten dituen proposamenak azaldu ditu. Lehendakariak gogora ekarri du Euskadik bete egiten dituela jada, Europak 2020 urterako ezarri dituen helburuak, baina zentzu berean argitu duenez "akordioaren bidez hobetzen jarraitu behar dugu". LOMCE legearen "porrotaren eta inposaketaren" aurrean, Urkulluk hiru kontzeptutan oinarritutako ituna planteatu du: teknologia berriak, eleaniztasuna eta prestakuntza-enplegua. Neurri berezi gisa, Urkulluk hitzeman du urtean 55 milioi jarriko dituela 130.000 ikasleri laguntzeko.

Euskara: Hizkuntza bizia, hizkuntza erabilia

“Euskararekin hartu genuen konpromisoa bete dugu" esan du Iñigo Urkulluk Euskararen Agenda Estrategikoaz eta LH eta Batxilergoan B eredua martxan jarri izanaz hitz egiterakoan.

EAJ-PNVren konpromisoa da etorkizunean euskara hizkuntza "bizia" eta hizkuntza "erabilia" izan dadila. Horretarako, Urkulluk erronka gisa ezarri du 2020 urtean 25 urtetik beherako gazteen %75 eta euskal hiritargoaren %39 herritar, euskaldunak izan daitezela.