Prentsa Aretoa
2016/09/09
Urkulluk hitzeman du 5.000 enpresek 20.000 gazteri beren lehen lan esperientzia praktikoa eskainiko dietela
Iñigo Urkulluk etorkizunera begira dauden erronkak aztertu ditu Bilboko Mariaren Bihotza plazan gazte talde batekin egin duen topaketan
Iñigo Urkullu. Bilbao-San Francisco. 2016.09.09
HITZALDIA - 2016/09/09
Enplegua da EAJ-PNVren "helburu nagusia", esan die Iñigo Urkulluk Bilboko Mariaren Bihotza Plazan elkartu diren gazteei. Enplegua gaurko gizartean dagoen kezka handia da eta Urkulluk erantzuna eman nahi dio 20.000 gazteri lehen lan esperientzia emateko konpromisoarekin, Euskadiko 5.000 bat enpresekin lankidetzan.
Hautagai jeltzalearentzat, etorkizunean prestakuntza eta enplegua uztartu beharko dira eta horregatik baieztatu du ezinbestekoa dela Prestakuntza Duala hedatzea. Iñigo Urkulluk lan egingo du Euskadiko enpresek gazteei lehen lan esperientzia praktikoa emateko konpromisoa har dezaten. Toki esparruaz ere hitz egin du : “Toki eta Eskualde Planetan kontratatuko diren pertsonen %30 gazteak izatea bermatuko dugu”.
Iñigo Urkullu gaur arratsaldean izan da Bilboko Mariaren Bihotza plazan Euzko Gaztegi-EGIko gazteekin egin den ekitaldian. Hiru gaztek, Maider Murillok, Mikel Arruabarrenak eta Itxaso Berriojalbizek, beraiek bizi izandakoaren berri eman dute, eta Lehendakariari azaldu dizkiote gazteriak oro har dituen kezka nagusiak. "Politika gizartearen zerbitzura dagoela sinesten dut" erantzun die Urkulluk, eta belaunaldi berriei etorkizun hobea eskaintzeko lana egingo duela bermatu die.
Sektore berriak, aukera berriak
Bere hitzaldian, Urkullu Lehendakariak kulturara eta sormen industrietara lotutako jarduera sektore berriak ekarri ditu gogora. 200 lanbide identifikatu dira eta gaur egun 70.000 pertsona ari dira horietan lanean. Sektore berriak dira eta Urkulluren esanetan "aukera berriak" eskaintzen dituzte. Lehenetsi beharreko sektoreak dira etorkizunera begira enplegu sortzaile izan daitezkeelako.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15