Prentsa Aretoa

2016/09/07

Urkulluk EAJ-PNVren Programa aurkeztu du, enplegu gehiago eta hobea lortzeko ibilbide-orria

Esperientzia beme moduan hartuta, EAJ-PNVk hitza eman du Hauteskunde Programa beteko duela. Programak 1.830 eginkizun eta hiru ideia nagusi batzen ditu: enplegu gehiago eta hobea, giza garapen gehiago eta autogobernu gehiago.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Enplegua Herri erronka da eta EAJ-PNVk lehentasun moduan jaso du bere Hauteskunde Programan. Iñigo Urkullu Lehendakariak, Antolakuntza burukide Joseba Aurrekoetxeak lagunduta, Hauteskunde Programa aurkeztu du, enplegu gehiago eta hobea lortzeko ibilbide-orria, alegia. Esperientzia bermerik behinena izanik eta emandako “hitza bete” ostean, Urkulluk 2020ra begiratzen dion eta Europa erreferentziatzat hartzen duen dokumentua azaldu du.

Gaur goizean Araba Buru Batzarrean izan den aurkezpenean, Urkulluk Programaren muinean dauden hiru ideia nagusiak plazaratu ditu: hazkunde jasangarria, enplegu gehiago eta hobea sustatzeko, giza garapena gizarte orekatuagoa bermatzeko eta autogobernu gehiago eta indartsuagoa irabaztea.

Modu zehatzago baten azalduta, dokumentuak 1.830 eginkizun, 538 ekimen, 178 konpromiso eta 15 erronka biltzen ditu. Hauexek dira proposatutako erronkak: langabezia Euskadin %10etik jaistea, 20.000 gaztek beren lehen lan esperientzia praktikoa izatea, berrikuntza arloko 100 proiektu estrategiko garatzea, industria garapena BPG-aren %25era iristea, eskola uztea %7tik behera egotea, pobrezia tasa %20etik jaistea, herritar bakoitzeko BPG-a %125ean kokatzea, familia-laguntzak %50 igotzea, bizi-iraupen osasuntsua urte bat areagotzea, berotegi efektua sorrarazten duten gasak %20 murriztea, genero berdintasunean Europako 4 herrialde garatuenen artean egotea, 25urtetik beherakoen %75 elebidunak izatea, gardentasun indizeetan aitzindariak izaten jarraitzea, ETAren behin betiko armagabetzea eta desegitea eta hobeto bizitzeko Estatutu Politiko berri bat onartzea.

Esperientzia eta konfidantza

Hauteskunde Programa hau ez da ezerezetik hasten. Urkullu Lehendakariak azaldu duenez, 2008an EAJ-PNVk aurkeztutako “Think Gaur 2020” proiektuan du jatorria. Honi esker sortutako hausnarketak, eztabaidak eta ideien alderatzeak, gaur Programan islatuta dagoen Estrategia bat garatzea ahalbidetu dute.

Esperientzia bermerik behinena harturik eta emandako “hitza beteta” (Gobernu Programan jasotako ekimen guztiak martxan daude), Lehendakariak herritarrei eskatu die EAJ-PNVrengan izan zuten konfidantza berrestea. Iñigo Urkulluk “egia, errealitatea eta lana” ideiak presente izanik aurkezten dela esan du eta Programa beteko duela hitza eman du.

Euskadiren etorkizunerako 15 konpromiso

Urkulluk gaur euskal gizartearen aurrean aurkeztu duen Egitasmoak arlo guztiak hartzen ditu: ekonomikoak, sozialak eta politikoak. Hona hemen hitzeman ditugun konpromisoak eta geureganatu ditugun erronkak. Herri osoaren erronkak dira.

-Langabezia %10etik jaistea

-Biztanleko BPGa Europar Batasunaren %125an jartzea

-100 berrikuntza egitasmo estrategiko garatzea

-BPG industrialaren %25ra iristea

-Bizitza itxaropen osasungarria urte bete igotzea 

-Euskadiko txirotasun tasa %20 jaistea

-Eskola porrota %7etik jaistea

-Familiei ematen zaien laguntza %50 igotzea

-20.000 gaztek beren lehen lan esperientzia izan dezatela 

-Negutegi efektuko gasen jaulkipena %20 murriztea

-Genero berdintasun alorrean aurreratuen dauden Europako lau herrialdeen artean egotea

-25 urtetik beherako hiritargoaren %75 elebiduna izatea lortzea

-Gardentasun adierazleetan gure lidergoari eustea

-ETAren behin betiko armagabetzea eta disoluzioa burutzea. Bizikidetzan aurrera egitea

-Estatutu Politiko Berria onartzea, hobeto bizitzeko

Hauteskunde programa osoa