Berriak
Eusko Legebiltzarra
2022/02/15
Eusko Jaurlaritzaren Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren “anbizioa eta garrantzia” nabarmendu ditu EAJ-PNVk
Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzalearen ustez, Jaurlaritzaren planak hondakinak murrizteko eta, birziklapena eta balorizazioa bultzatzeko hartutako konpromisoak gobernu-programan jasotzen ditu
Eusko Legebiltzarra
2022/02/10
EAJ-PNVk bi hezkuntza sareen osagarritasuna eta familiek aukeratzeko duten eskubidea defendatzen ditu
Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak hezkuntza itunak berritzearen alde egin du Elkarrekin Podemosek eskatzen duen ezabaketaren aurrean. “Esparru berri bat izan arte, ezin ditugu familiak, ikasleak eta ikastetxeak botata utzi. Premia batzuei erantzun behar zaie”
Eusko Legebiltzarra
2022/02/09
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege berrian adostasun politikoak duen balioa nabarmendu du EAJ-PNVk
Legearen erreforma datozen asteetan osoko bilkurara bidaltzeko prest geratu da, gaur Batzordeak irizpena onartu ondoren. Leixuri Arrizabalagak adierazi du indar politikoen batasuna nahitaezkoa dela berdintasunezko gizartea eraikitzeko eta eskuin muturraren moduko diskurtsoak geldiarazteko. “Herri lege baten aurrean gaude, guztioi interpelatzen gaituena”
Eusko Legebiltzarra
2022/02/08
EAJ-PNVk akordio politikorako aukera ona ikusten du Hezkuntzako Ponentziaren irizpenean
Gorka Alvarez jeltzaleak, euskal hezkuntza-sistemaren etorkizuna aztertzen duen ponentziako presidenteak, ondorioen txostena eman die gaur goizean taldeei. Leixuri Arrizabalagaren ustez, «Sintesi ona eta abiapuntu ona» izango da etorkizuneko Hezkuntza Legeak behar duen adostasun politikoa lortzeko
Eusko Legebiltzarra
2022/02/08
Hezkuntza-sistemaren etorkizuna aztertzen duen Ponentziako presidenteak ondorioen zirriborroa aurkeztu die taldeei
Dokumentuak eskola inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa defendatzen du, bizikidetza positiboan, aukera-berdintasunean eta aniztasunarekiko errespetuan oinarritua. Euskara komunikazio-hizkuntza izanik, ikastetxeen autonomia indartzearen eta irakasleak ahalduntzearen aldeko apustua egiten du
Eusko Legebiltzarra
2022/01/31
Garikoitz Mendizabalek beteko du Kerman Orbegozok Eusko Legebiltzarrean utzi duen eserlekua
Orbegozok, Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantza zinegotzi berriak, legebiltzarkidearen aktari uko egin dio. Bere hutsunea Mendizabalek beteko du, EAJ-PNVren Gipuzkoako zerrendako hamahirugarrenak azken hauteskunde autonomikoetan
Eusko Legebiltzarra
2022/01/22
EAJ-PNVk Kolonbian Giza Eskubideen defendatzaileek pairatzen duten arriskuaz ohartarazi du eta babesa eskatu du
Leixuri Arrizabalagak eta Iñigo Iturratek euskal ordezkaritzan parte hartuko dute larunbatetik aurrera eta Kolonbian, Euskadin mehatxuak eta jazarpena jasateagatik harrera egin zitzaien pertsonen egoera aztertuko dute. Misioa mugimendu sozialekin, erakundeekin, nazioarteko erakundeekin eta gorputz diplomatikoarekin batuko da
BERRIA
2022/01/19
Debabarrena suspertzeko ponentziak eskualdearentzako lan ildo, inbertsio eta apustu estrategikoak aztertu ditu
Helburu nagusia da irizpideak adostea parte-hartze prozesuen bidez eskualdea suspertzeko plan estrategiko bat diseinatzeko
Eusko Legebiltzarra
2022/01/08
EBB
2021/12/31
EAJ-PNVk bat egiten du Urkullu lehendakariak herri honen etorkizuna bermatzeko proposatzen duen gizartearen eta erakundeen arteko indar batasunarekin
Euzko Alderdi Jeltzaleak oso positiboki baloratzen du Lehendakariak hiru ardatzen inguruan egindako lan eta konpromiso bidea: osasuna, hazkunde ekonomikoa eta justizia soziala
Eusko Legebiltzarra
2021/12/29
Iturratek Sanchezen gelditasuna gaitzetsi du eta osasuna zaintzeko murrizketa berriak betetzearen garrantzia azpimarratu du
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, legebiltzarkide jeltzaleak adierazi du Estatuan neurri bateraturik ez dagoenez eta Sanchezen pasibotasuna ikusita, lehendakariak mugakide diren erkidegoekin adostasuna bilatu eta lortu duela. "Beharrezko adostasuna da inoren aurka ez doazen neurrien eraginkortasunerako, osasunaren mesedetan baizik", defendatu du
Eusko Legebiltzarra
2021/12/23
EAJ-PNVk Euskadi berrabiaraziko duten Aurrekontuen onarpena ospatu du
Eusko Legebiltzarrak gaur onartu ditu, jeltzaleen eta sozialisten botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, 2022rako EAEko Aurrekontuak, 13.108 milioi eurokoak. Itxaso Berrojalbizen hitzetan, krisitik indartuta ateratzeko, hazteko, aurrera egiteko eta inor atzean ez uzteko daukagun tresnarik indartsuenaren aurrean gaude

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















