Berriak
BERRIA
2021/10/21
Eusko Legebiltzarra
2021/10/19
Urriaren 18ko Adierazpena "aurrerapausoa" dela uste du Egibarrek, baina ezker abertzaleari "ETAri buruzko irakurketa kritikoa" egiteko eskatu dio
ETAk eragindako sufrimenduaren erantzukizuna ezin da "lausotu edo ezkutatu", GBBko presidentearen esanetan
Eusko Legebiltzarra
2021/10/14
Ponentzia parlamentario bat sortzea bultzatu du EAJ-PNVk, etorkizuneko Hezkuntza Legearen oinarriak adosteko
Hezkuntza sistema berriak ahalik eta adostasun politiko zabalenaren emaitza izaten jarraitu behar duela defendatu du Leixuri Arrizabalagak. "Gizarteari, hezkuntza komunitateari eta inplikatutako eragile guztiei zor diegu. Hezkuntza guztion zeregina da"
Eusko Legebiltzarra
2021/10/14
Ikus-entzunezko Lege berriak euskal eskumenak urratzen dituela ohartarazi dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari
Joseba Diez Antxustegik azaldu duenez, jeltzaleek aurreproiektua aldatzeko eskatu dute, "Hizkuntza eta kultura eskubideak ez daitezen zapaldu"
Eusko Legebiltzarra
2021/10/13
EAJ-PNVk inpartzialtasuna, adostasuna eta parekotasuna indartu ditu HKEEren berrikuntzan
Legebiltzarrean izapidetzen ari den lege aldaketak jeltzaleen proposamenak batuko ditu, Ganberako hiru bostenen botoarekin kideak hautatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna errespetatzeko. "Ordezkaritzaren aniztasuna handitzen dugu, indar politiko ezberdinen arteko adostasun zabalagoak eskatuz", defendatu du Itxaso Berrojalbizek
Eusko Legebiltzarra
2021/10/07
Ekarpenen Legeak "egonkortasuna, oreka eta finantza-nahikotasuna" emango dituela nabarmendu du EAJ-PNVk
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru maila instituzionalek lortutako akordioarekin bat egin du gaur Ekarpenen Legea berritzeko Eusko Legebiltzarrak emandako bermeak. "Funtsezko mugarria eta herri mailako akordioa susperraldiari elkarrekin aurre egiteko", esan du Itxaso Berrojalbizek
Eusko Legebiltzarra
2021/10/07
EAJ-PNVk kooperatibismoaren balioak defendatu ditu, susperraldi ekonomikoari aurre egiteko eredu gisa
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak babestu egin du Kooperatiben Legea erreformatzeko eta pandemiak utzi digun errealitatera egokitzeko jeltzaleen proposamena. "Sektorearen eskaerei erantzuten diegu, etengabeko entzuketa eginez", nabarmendu du Jon Aiartzak
Eusko Legebiltzarra
2021/10/07
EAJ-PNVk Estatuko segurtasun indarrak Euskadin egokitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari
Jon Andoni Atutxa legebiltzarkidearen esanetan, langileen kopurua murrizteak legezkotasunari eta Ertzaintzarekiko errespetuari erantzuten die. "Estatutua betetzea eta Ertzaintzaren izaera integrala errespetatzea eskatzen dugu"
Eusko Legebiltzarra
2021/10/07
Debabarreneko eskualdea suspertzeko EAJ-PNVren proposamena onartu du Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarrak batzorde txostengile bat sortzea onartu du. Bertan, "Hausnarketa sakona" egingo da zonaldearen premiei eta haren birsorkuntza ekonomikoaren sustapenari buruz
Eusko Legebiltzarra
2021/09/30
EAJ-PNVk bigarren aukeren euskal espetxe-eredua babestu du presoak gizarteratzeko
Legebiltzarrak Aukerak, presoak laneratzeko agentzia, sortzeko Legea onartu du gaur, eta, horrekin batera, espetxe-politika gizatiarragoa lortzeko beste urrats bat eman du Euskadik. "Aukerak gure eredua da, pertsonen bigarren aukeretan eta aldaketarako gaitasunean sinesten duena", adierazi du Laura Perez Borinagak
Eusko Legebiltzarra
2021/09/30
EAJ-PNVren ustez, botiloiaren arazoa amaitzeak ahalegin kolektiboa eskatzen du, ez baitago irtenbide bakarra
"Jokabide arduragabeak gaitzetsi eta arbuiatzen ditugu, gutxiengoa izan arren gehiengoaren osasuna arriskuan jartzen dutelako", ohartarazi du Jon Andoni Atutxak
Eusko Legebiltzarra
2021/09/23
EAJ-PNVk bizitzeko gutxieneko errenta osorik eskualdatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, babesteko euskal sistema "indartzen lagunduko" duelako
Jon Aiartza legebiltzarkideak ohartarazi duenez, ez dago aitzakiarik, ezta justifikaziorik ere, beste atzerapen bat egiteko, eta Rodriguez ministroak urrian Lakuara proposamen bat bidaltzeko konpromisoa hartu zuen. "Transferentzia honen eta egiteko dauden guztien alde borrokan jarraituko dugu"