Berriak
Eusko Legebiltzarra
2021/09/23
EAJ-PNVk dei egin die taldeei animalien babesa eta ongizatea indartuko duen legea onartzeko
Eusko Legebiltzarrak arau berria tramitatzeko lehen urratsa eman du gaur, aintzat hartzea gehiengoz onartu baitu. "Sentsibilitate berri bat dago etxeko animaliekin. Horretara egokitu behar gara", esan du Luis Javier Telleriak
Eusko Legebiltzarra
2021/09/16
Egibarrek Jaurlaritzaren lana aldarrikatu du etorkizunerako konfiantza-zigilu gisa, eta erantzunkidetasuna eskatu du
Jeltzaleen bozeramailearen esanetan, etorkizuneko autogobernuaren gakoak ituna eta hori beteko dela bermatzeko mekanismoak izango dira. "Kontua ez da autogobernua handitzea, Estatuarekin harreman politiko berria lortzea baizik. Eskubide historikoak oinarri izan daitezke"
Eusko Jaurlaritza
2021/09/16
Urkulluk 1.600 milioi euroko inbertsioa iragarri du, pandemiaren ondoren Euskadiko ekonomia suspertzera begira
Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuran, Lehendakariak Legebiltzarrean ordezkatuta dauden talde politikoak animatu ditu “Autogobernu proiektu nagusi baten inguruan adostasun sendoa lortzera”
Eusko Legebiltzarra
2021/09/08
"Guztion ongiaren defentsak erantzunkidetasuna eskatzen du, ez estrategia suntsitzaileak", azpimarratu du EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean ikasturtea hasi denean
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Andoni Ortuzar EBBko presidentea talde jeltzalearekin bildu dira, legealdiaren bigarren urteko lehentasunak zehazteko. "EH Bilduk EAJrekin erantzunkidetasun politikotik ihes egiten du, bertigo politikoa eragiten baitio EAJrekin akordio sozio-ekonomikoak edo aurrekontukoak lor ditzakeela pentsatzeak", esan du Joseba Egibarrek
EBB
2021/09/03
Pandemiaren aurkako borroka eraginkorra, gizarte-zerbitzuak indartzea eta ekonomia eta enplegua suspertzea, legealdiaren lehen urteko mugarriak
Iñigo Urkulluren inbestiduraren lehen urteurrenean, EAJ-PNVk balantze positiboa egin du Eusko Jaurlaritzak ausardiaz, emaitzekin eta elkarrizketarekin kudeatu dituen hamabi hilabeteei buruz, etorkizun hobe baterako oinarriak ezarriz
Eusko Legebiltzarra
2021/08/19
Iñigo Iturratek Kopenhageko Giza Eskubideen Batzar Interparlamentarioan parte hartu du, munduko ordezkariekin batera
Kontinente guztietako ehun ordezkari politikok baino gehiagok berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloan lortutako aurrerapenei buruz eztabaidatuko dute, eta LGTBI+ pertsonen eskubideak bermatzeko etorkizuneko ekintzak zehaztuko dituzte. "Aukera berri bat dugu komunitate honen eskubideen aldeko borroka agerian uzteko", aldarrikatu du legebiltzarkide jeltzaleak
Eusko Legebiltzarra
2021/07/14
Iñigo Iturratek esan du, Sanchezen gobernuaren krisia alde batera utzita, hitzartutakoa exijitzea eta Euskadiren defentsa daudela
EAEko Osasun sistemak pandemiari aurre egiteko duen indarra eta gazteek txertaketaren aurrean duten erantzun eredugarria azpimarratu ditu legebiltzarkide jeltzaleak
Eusko Legebiltzarra
2021/07/08
Elena Lete Bergarako alkate ohiak ordezkatuko du Aitor Aldasoro Legebiltzarrean
Aldasorok legebiltzarkide aktari uko egin dio gaur goizean Eusko Legebiltzarrean eta bere kargua Letek beteko du, azken hauteskunde autonomikoetan EAJ-PNVren Gipuzkoako zerrendetan hamabigarrena zenak
Eusko Legebiltzarra
2021/07/01
EAJ-PNVk eta PSE-EEk Debabarreneko Eskualdea suspertzeko ponentzia bultzatu dute Eusko Legebiltzarrean
Proposamena egin duten taldeen ustez, eskualdeko adierazle ekonomikoek suspertzeko jarduera espezifikoak merezi ditu
Eusko Legebiltzarra
2021/06/28
EAJ-PNVk Ekintzailetza Planaren balioa aldarrikatu du Euskadi berrikuntzaren abangoardian jartzeko
Plan honek hazkunde ekonomikoari eta gure Herriaren garapenari begira eskaintzen dituen aukerei buruzko eztabaida monografikoari ekin dio gaur Eusko Legebiltzarrak. "Enpresek, ekintzaileek eta erakundeek ibilbide-orri ona dute ekintzailetza bultzatzeko", esan du Alaitz Zabalak
Eusko Legebiltzarra
2021/06/24
EAJ-PNVk Pandemiaren aurkako Legearen balioa eta eraginkortasuna azpimarratu du, egungo egoerari erantzuteko eta etorkizuneko agertokiak aurreikusteko
Eusko Legebiltzarrak argi berdea eman dio birusaren hedapena geldiarazteko Eusko Jaurlaritzak hartu beharreko erabakiei babes juridikoa emango dien arauari. "Pandemiak jarraitzen duen bitartean, Lege hau beharrezkoa izango da", esan du Luis Javier Telleriak
Eusko Legebiltzarra
2021/06/23
EAJ-PNVk energia eredu berri baterantz jotzeko akordio politikoaren bidea berretsi du
Unai Grajales legebiltzarkideak EH Bildurekin lortutako akordioa baloratu du, aurreko legealdian Energiaren Euskal Ituna lortzeko hasitako lanen jarraipena defendatzeko. "Horrela, trantsizio energetikoari aurre egiteko adostasunak sendotzen ditugu", esan du