Prentsa Aretoa

2022/03/10

EAJ-PNVk Lan Ikuskaritzaren transferentzia osoa eskatu du, laneko prebentzioa eta segurtasuna indartzeko

“Gure herritarrei eskubide gehiago bermatu nahi dizkiegu, autogobernuaren potentzial osoa erabiliz. Gure helburua argia da: Enplegu gehiago eta hobea. Enplegu segurua eta kalitatezkoa”, Laura Pérez Borinagak adierazi duenez

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak negoziazioei berriro ekiteko eskatu dio Gobernu zentralari, Lan Ikuskaritzaren transferentzia osoa egiteko. Laura Pérez Borinaga legebiltzarkideak bere defentsan argudiatu duenez, eskumen horrek langileen osasuna hobeto babestea ahalbidetuko luke, laneko prebentzioa eta segurtasuna indartzeaz gain. “Kalitatezko enplegu segurua, EAJ-PNVren eta Gobernu honen konpromisoaz gain, Herrialdearen konpromisoa ere bada. Gizarte justuagoa, kohesionatuagoa eta modernoagoa lortzeko funtsezko elementua da. Herritarrei eskubide gehiago bermatu nahi dizkiegu, eta, horretarako, autogobernuaren potentzial osoa erabili behar dugu, lan-eremuan Espainiako Gobernuarekin akordioa lortzearen alde eginez, Lan Ikuskaritzaren erabateko transferentzia lortzeko”.

Enplegua eta pertsonak binomio banaezina eta beharrezkoa da Pérez Borinagarentzat, gizarte-ongizate handiagoa lortzeko bidean aurrera egiteko. “Kalitatezko enplegua helburu gisa, eta zentroan pertsonak: osasuna, hezkuntza, prestakuntza... Pertsona da Gobernu honek bultzatzen dituen politika publiko guztien azken helburua”. Ildo horretan, jeltzaleen ordezkariak ziurtatu du enplegu duina, baldintza onekin eta segurtasunarekin lortuko dela pertsonen bizitzak hobera egitea eta kalitatean irabaztea. “Enpleguak langileen eskubideak babestu behar ditu, eta, bereziki, osasunerako eskubidea, lanaldi bakoitzaren ondoren etxera itzultzeko eskubidea”. I'm

Perez Borinagak Lan Ikuskaritzak lan iruzurraren aurka borrokatzeko, ezbehar-tasak murrizteko eta enpresak kontrolatzeko duen paper erabakigarria azpimarratu du, indarrean dagoen legedia bete dezaten. “Langile eta baliabide gehiago izanda, ikuskatzaileek hobeto egingo dute beren lana. Baliabide pertsonal eta material gehiago izatearen alde egingo dugu beti; horrek segurtasuna eta osasuna hobetzen lagunduko du”. Azken hamar urteetan, plantillak, ordezkari jeltzaleak emandako datuen arabera, % 42 egin du gora. Hori da jarraitu beharreko ildoa, esan du. Langileekin eta Ikuskaritzaren berezko lanekin batera, Perez Borinagak prebentzioaren kultura eta langileen prestakuntza kokatu ditu. “Prestakuntza da pertsonek beren lanpostuari lotutako lan-arriskuak eta arrisku horiek murrizteko neurriak ezagutzeko duten eskubidea. Prebentzioaren kultura osasunarekiko eta segurtasunarekiko konpromisoa da”. Prebentzio-kultura hori, amaitu du, kalitatezko enplegu segurua lortzeko giltza da. Lan-dinamika berriak eta osasuna eta ingurunea babesteko jarrera arduratsua eta errespetuzkoa sortzen joatea da.