Prentsa Aretoa
2022/03/31
EAJ-PNVk batasuna eta lankidetza eskatu dio oposizioari, gerraren ondorioak arintzeko
Itxaso Berrojalbiz legebiltzarkideak eskatu die taldeei datorren astean Lehendakariarekin egingo diren bileretan “laguntza” emateko, egoera larri honek hala eskatzen duelako. “Utz ditzagun liskarrak alde batera eta goazen elkarrekin. Ahalik eta ondoen atera nahi dugu krisi berri honetatik. Eta bakea nahi dugu Ukrainan”
Gerraren ondorioen aurrean EAEko pertsonak eta ekonomia babesteko Jaurlaritzak hartu beharreko neurriei buruzko emendakina
ENMIENDA - ENMENDAKINA - 2022/03/31
“Gerrak gu guztioi adosteko, adostasunak lantzeko eta ongizate-estatua indartzeko betebeharra ezartzen digu. Hau da bidea, eta ez zatiketa, ahuldu besterik egiten ez gaituena, eta uste dut bat edo beste askietsiko duela. Erantzun koordinatuak, batasuna eta lankidetza-espiritua, bakeak balio duelako”. Gaur goizeko eztabaidan Itxaso Berrojalbiz parlamentari jeltzaleak oposizioko taldeei helarazi dien mezua da; batasuna ezinbesteko baldintza da Errusiaren inbasioak Ukrainan eragiten dituen arazo larriei irtenbidea bilatzeko. Hala, Iñigo Urkullu lehendakariak datorren astean talde politikoekin biltzeko hartutako erabakia txalotu du, besteak beste, gerraren ondorioez, martxan dauden jarduerez eta laster har daitezkeenez hitz egiteko.
Elkarrizketa-txanda berri honetarako, Berrojalbizek erantzukizuna, zorroztasuna eta lan partekatua eskatu ditu beharrak identifikatzeko eta konponbideak aurkitzeko. “Proposamenekin eta ideiekin joan behar da, eta ez da kritika soilean geratu behar. Eutsi Gobernu honi erasotzeko gogoari eta pentsa ezazue bizi dugun unearen larritasunean. Pentsa ezazue gizarteak gugandik zer espero duen. Eztabaida partikularrik gabeko batasuna”. Erantzukizun hori bera eskatu du Berrojalbizek datorren ostiralean, apirilak 8, gerrari buruzko eztabaida monografikorako, eta akordiorako borondate handiena eskaini du. “Talde honek eta Lehendakariak malgutasunez eta borondate osoz jokatzen jakingo dugu, alderdi guztiok gauza bera nahi baitugu: ziurgabetasun-egoera hau ahalik eta ondoen eta lehenbailehen gainditzea eta bakea Ukrainako herrira itzultzea. Errusiaren eta Ukrainaren arteko elkarrizketa-bideak liskar horiei amaiera emango dien akordio bat lortzea nahi dugu. Alde batera utz ditzagun, beraz, liskarrak eta lan egin dezagun lankidetzatik”.
Une zail hauetan enpresei eta familiei laguntzeko erakunde guztiak hartzen ari diren ekintzak eta konpromisoak laburbildu ditu EAJ-PNVko legebiltzarkideak, eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek bidegabetzat eta krudeltzat jo duen inbasioaren ondorioak arintzeko iragarritako neurriak. “Dagoeneko lazgarriak diren ondorio humanitarioez gain, inbasioa gertatu zenetik hilabete luze batek ekonomia oso ukitua uzten digu. Lehengaien prezioak, ekoizpen-kostuak, energia-krisia eta finantza-merkatuen ezegonkortasuna izugarri garestitu dira. Ondasun handiago baten mesedetan, onartzen ari garen sakrifizioak dira: Ukrainan bakea eta askatasuna izatearren”. Eta horren aurrean, esan du, gure erakundeak jarduera-eremu posiblearen barruan ematen ari diren erantzun irmoa eta argia besterik ezin dela eman. Berrojalbizek onartu du krisia oso handia dela, eta oso zaila dela administratzea, baina batasuna izango dela erronka horiei aurre egiteko bermerik onena. “Gaur egun Europa batuagoa dugu. Europako proiektua azkar eta intentsitate handiz indartzen da. Askatasunak eta eskubideak dituen Europa bat, Europa demokratiko, aske eta oparoa, Putin bezalako inbaditzaile baten basakeriaren aurrean”.
Dagoeneko 36 egun bete direnean, Putinek, bozeramaile jeltzaleak deitoratu duenez, babesik gabeko herritarrak hiltzen jarraitzen du, eta izugarrikeriatik eta suntsipenetik ihesi doazen pertsonen exodo masiboa eragiten ari da. Gogoratu duenez, erreferendum bidez autodeterminatu zen herrialde bat sarraskitzen ari da, eta, horren aurrean, ez dago berberdirik, ez anbiguotasunik. Gaineratu duenez, gaitzespen irmoena eta biktima guztientzako babesa baino ez dago, “baita euren burua defendatzeko laguntza militarra, merkataritza- eta finantza-zigorrak, herritarrak hartzea edo oligarka handien aurkako jazarpena ere. Dena da beharrezkoa bere burua ahal duen moduan defendatzen duen eta ohore eta batasun handiz egiten duen herri bati laguntzeko”. Gerra honek, amaitu du, “ez du zentzurik diktadore batek, errepresioa eta zapalkuntza eragiten dituen totalitario batek, ematen diona baino. Neutraltasun bat edo beste izan ezik, munduak bizkarra eman dion diktadorea”.
Azkenik, eztabaidaren ondoren, Legebiltzarrak jeltzaleek eta sozialistek sinatutako ekimena babestu dute. Ekimen horretan, errusiarren inbasioa gaitzestetik abiatuta, Eusko Jaurlaritzari eta gainerako euskal erakundeei eskatzen die harrerarako eta gizarte-, osasun-, hezkuntza- eta ekonomia-laguntzarako neurri guztiak indartzeko, gerraren eragina jasaten duten pertsona eta sektore guztiak artatzeko eta babesteko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15