Prentsa Aretoa

2022/01/19

Debabarrena suspertzeko ponentziak eskualdearentzako lan ildo, inbertsio eta apustu estrategikoak aztertu ditu

Helburu nagusia da irizpideak adostea parte-hartze prozesuen bidez eskualdea suspertzeko plan estrategiko bat diseinatzeko

rss Ezagutzera eman
Debabarrena suspertzeko ponentziak eskualdearentzako lan ildo, inbertsio eta apustu estrategikoak aztertu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Debabarrena suspertzeko Eusko Legebiltzarraren ponentziak erakundeen, eragile sindikalen, enpresa-eragileen eta soziologia- eta ekonomia-alorretako adituen ekarpenak biltzen jarraitzen du, eskualdeko lan-ildoak, inbertsioak eta apustu estrategikoak diseinatzeko helburuarekin. Hala, Soraluzeko, Elgoibarko, Mallabiko eta Mendaroko alkateek agerraldia egin dute asteazken honetan Eusko Legebiltzarrean.

Debabarrena eskualdeak, Irune Berasaluze EAJ-PNVko legebiltzarkideak adierazi duen bezala, funtsezko bi erronkari egin beharko die aurre. Batetik, industria-sarea berroneratzeko beharrezko prozesuari; eta, bestetik, inbertsio- eta berrinbertsio-proiektu berriak erakartzeari, hiria berroneratzean eta birgaitzean sakonduko duena.

Ordezkari jeltzaleak nabarmendu duenez, Euskadiko lurralde-garapen orekaturako, beharrezkoa da eskualdeen suspertzearen aldeko apustu irmoa egitea, jarduera ekonomikoa indartzea, eta pertsona guztien bizi-kalitatea bermatzea eta hobetzea.

Ponentzia datorren asteazkenean, urtarrilak 26, batuko da berriro Eusko Legebiltzarrean, eta Debabarrena eskualdea eta eskualde hori osatzen duten udalerriak ekonomikoki suspertzeko beharra planteatzen jarraituko da, horretarako baliabide eta jarduera espezifikoetarako sarbidea erraztuz.