Prentsa Aretoa

2022/02/08

EAJ-PNVk akordio politikorako aukera ona ikusten du Hezkuntzako Ponentziaren irizpenean

Gorka Alvarez jeltzaleak, euskal hezkuntza-sistemaren etorkizuna aztertzen duen ponentziako presidenteak, ondorioen txostena eman die gaur goizean taldeei. Leixuri Arrizabalagaren ustez, «Sintesi ona eta abiapuntu ona» izango da etorkizuneko Hezkuntza Legeak behar duen adostasun politikoa lortzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Ponentziako presidenteak hezkuntzaren etorkizunari buruzko ondorioen txostena eman ostean, Leixuri Arrizabalagak, gai horretan jeltzaleen bozeramailea denak, adierazi du ziur dagoela zume horien inguruan “adostasun politiko zabala lortu ahal izango dela, euskal hezkuntza-sistema denboran zehar finkatu eta ziurtatuko duena”. Arrizabalagaren ustez, aurkeztutako testua akordiorako abiapuntu egokia da, eta Osoko Bilkuran azken onarpena eman arte geratzen zaion izapidetzean taldeek egindako ekarpenekin hobetu ahal izango da. Legebiltzarkide jeltzaleak bere eta bere taldearen ahalegin guztiak konprometitu ditu, azkenean argitaratuko den dokumentua taldeen gehiengo zabalak onartzen duen dokumentua izan dadin. “Hezkuntzako lege berri batek adostasuna behar du, denok maximalismoei uko egin behar diegu eta gutxieneko izendatzaile komun bat bilatu behar dugu. Legebiltzar honetara iristen den legea dagoeneko partekatua den lege bat izatea nahi badugu, orain testu horretan aurkitzen ahalegindu behar dugu, ez baita behin betikoa, eta, jakina, alderdien iritziaren mende egongo baita”.

Legebiltzarkide jeltzalearen ustez, legebiltzarreko akordio zabal batek, gizarteari batasun-irudia emateaz gain, etorkizuneko araua idazteko lana erraztuko dio Eusko Jaurlaritzari, eta, era berean, ondorengo izapidetze parlamentarioa arinagoa eta kolaboratzaileagoa izaten lagunduko du. "Askoz gehiago dira batzen gaituzten gauzak, banatzen gaituztenak baino", adierazi du. “Alderdi guztiek aukera-berdintasuna eskainiko duen hezkuntza-sistema bat nahi dugu, etorkizunean gizarte hobea eraikitzen lagunduko duena… Berdintasuna, inklusibotasuna, modernitatea, bikaintasuna eta abar nahi ditugu. Hezkuntza-sistema indartu eta erronka berrietarako prestatu behar dugu, eta orain gure aukera da”. Hala, taldeei ikuspegi zabala eta lan partekatua eskatu die, “guztion artean hobetu dezagun atariko dokumentu hau, eta hezkuntza-sistemak Europan erreferente izaten jarrai dezan”.. “Dokumentu on bat dugu oinarrien akordio hau akordio zabal batekin ixteko. Gure ahaleginak norabide horretan joango dira, eta ziur gaude lortuko dugula. Hezkuntza-sistemak guztiok behar gaitu, ez bakarrik berdin pentsatzen dugunok ", adierazi du.

Arrizabalagak, bere analisia amaitzeko, eskerrak eman dizkie azaroan eta abenduan Eusko Legebiltzarrean hezkuntza-itunaren inguruko hausnarketak uzteko agerraldia egin zuten hezkuntza-eragile, kolektibo eta pertsona guztiei. “Txosten hau entzundako guztiaren isla da”,  ondorioztatu du.