Prentsa Aretoa
2022/02/09
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege berrian adostasun politikoak duen balioa nabarmendu du EAJ-PNVk
Legearen erreforma datozen asteetan osoko bilkurara bidaltzeko prest geratu da, gaur Batzordeak irizpena onartu ondoren. Leixuri Arrizabalagak adierazi du indar politikoen batasuna nahitaezkoa dela berdintasunezko gizartea eraikitzeko eta eskuin muturraren moduko diskurtsoak geldiarazteko. “Herri lege baten aurrean gaude, guztioi interpelatzen gaituena”
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen erreforma, 2005ean onartutakoa eguneratzen duen araua, errealitate bihurtzeko urrats bat gertuago dago. Giza Eskubideen eta Berdintasunaren Batzordeak gaur goizean onartu du datozen asteetan Osoko Bilkuran eztabaidatu eta berretsiko den irizpena. Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak berretsi egin du diskriminazioari modu eraginkorragoan aurre egiteko eta berdintasuna sustatzeko adostasunaren eta akordio politikoaren balioa, eta emakumeen aurkako indarkeria ikusezin bihurtu nahi duten diskurtsoei aurre egiteko deia egin du. “Badakigu genero-indarkeriaren aurkako borrokan egindako edozein aurrerapenek, handia edo txikia izan, gure babes irmoa merezi duela. Gaur egun gai izan gara banatzen gaituen guztia baztertzeko, adostasunaren mesedetan eta orain 17 urte beste administrazio askorentzat aitzindari eta eredu izan zena hobetuko duen asmo handiko lege baten mesedetan. Herri Lege baten aurrean gaude, eta gure burua zoriontzen dugu Ganbera honetan gizarteari batasun eta erabakitasun irudia helarazteko egindako lanagatik. Berdintasunezko gizartea eraikitzeak ez du siglarik. Guretzat lehentasun bat da”.
Arrizabalagak, halaber, hainbat hamarkadatan intolerantziaren, desberdintasunaren eta diskriminazioaren aurka borrokatu duten erakunde publikoen, erakundeen, kolektiboen eta pertsonen sentsibilitatea eta ahaleginak aitortu nahi izan ditu, “horiei esker gaur egun hemen gaudelako”, eta mugitzeke ditugun oztopoak asko diren arren, aitortu du lege-tresna berri hori estrategikoa izango dela genero-berdintasunerako politika publiko guztiak bultzatzeko. “Lege hau onartzea nahitaezkoa, ezinbestekoa eta inoiz baino beharrezkoagoa da”.
Dagoeneko eraikita dagoena oinarri hartuta, proposamen hau eraldatzailea da, eta euskal gizartearen eskaera, erronka eta behar berriekiko sentikorra. Horrela, genero-arrazoiengatiko diskriminazioaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren artean dagoen lotura indartuko du. “Landu dugun aldaketaren arabera, emakumeen aurkako indarkeria da emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpenik larriena. Eta hori da erronka handienetako bat: emakumeen aurkako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren arazo sistemiko eta unibertsal batean kokatzeari buruzko ikuspegi partekatu hori bermatzea”. Legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu du Euskadi erreferentea izan dela eta dela berdintasun-politiken garapenean, eta, hein handi batean, lege-esparru sendo bat ezarri dela. Hala, 2005ean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea onartu izana mugarri garrantzitsua izan zen, besteak beste, emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea berdintasun-politiken esparruan behar bezala kokatu zuelako. Orain, esan duenez, urrats bat gehiago emango da, “eta ziur gaude ez dela azkena izango eta ez dela inoiz nahikoa izango emakume bakar batek indarkeria eta diskriminazioa jasaten duen bitartean”.
Erabateko berdintasunera iristeko bidea luzea dela sinetsita, Arrizabalagak Euskadin ematen ari diren urrats sendoak azpimarratu ditu, eta 2030ean genero berdintasunean Europako lehen lau herrialdeen artean kokatzeko helburua lortzea espero du. “Lege honetan lortu dugun adostasuna nahitaezkoa zen gizarte justu, errespetuzko, aske eta berdintasunezkoan sinesten dugunontzat”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15