Berriak

Eusko Legebiltzarra

2022/10/13

Ertzaintzaren polizia-lanari balioa emateko Eusko Jaurlaritzak egindako lana nabarmendu du EAJ-PNVk

Joseba Diez legebiltzarkide jeltzalearen esanetan, Jaurlaritzaren eta euskal erakundeen konpromisoa eztabaidaezina da, eta “horren erakusgarri dira gauzatu diren ekintza zehatzak”. “Ertzaintzak ezinbesteko zeregina izan du Euskadin demokrazia sendotzeko orduan”, ziurtatu du

Eusko Legebiltzarra

2022/10/13

EAJ-PNVk autokontsumo energetikoa defendatu du erregai fosilekiko mendekotasuna murrizteko bide gisa

Unai Grajales legebiltzarkideak administrazio-izapideak sinplifikatzearen alde egin du; izan ere, batzuetan, klima-aldaketaren eragina murrizten duten eta fakturetan aurrezten duten autokontsumorako ereduak oztopatzen dituzte. “Trantsizio energetikoaren erronkan gizarte osoaren parte-hartzea, Herri akordioak eta energia garbien azpiegiturak bizkortzea behar dira”

Eusko Legebiltzarra

2022/10/11

EAJ-PNVk eta PSE-EEk ontzat jo dute Diru-sarrerak Bermatzeko Legerako Podemosekin egindako akordioa, gizarte eragileekin lortutako “adostasun zabalari” gehitzen dena

Nabarmendu dute arau berriak “pertsona kaltebera gehiago babesten lagunduko duela, eta, horrez gain, beren egoeratik ateratzeko aukera gehiago izango dituztela”

Eusko Legebiltzarra

2022/10/05

Iñigo Iturrate: “Amiantoaren biktimekiko zor bat kitatzen hasi da Estatua”

Amiantoaren biktimentzako funts bat sortzea ahalbidetuko duen legea onartu du gaur Senatuak. Duela hamarkada batzuetatik ordaintzeke dagoen konpentsazioa da, azken urteotan Eusko Legebiltzarra bultzatu eta gidatu duena. “Legea euskal erakundeen eta elkarteen lanaren emaitza da, ASVIAMIE bezala botere publikoen aintzatespenaren alde borrokatu baitira”, adierazi du Iturratek

Eusko Legebiltzarra

2022/09/29

EAJ-PNVk gure erakundeen indarra aldarrikatu du pobrezia energetikoari aurre egiteko eta familia ahulenei arreta emateko

Energiaren prezioen gorakadagatik egoera zaila aurreikusten denez, jeltzaleek Gizarte Larrialdietarako Laguntzak mantentzea eta finkatzea eskatzen dute, laguntza horien zenbatekoa %40 handitu da aurtengo aurrekontuetan. “Pertsonengana iristen gara gutxieneko baldintzak ziurtatzeko. Pertsonak beti gure ekintzaren erdigunean”, nabarmendu du Aitor Urrutiak

Eusko Legebiltzarra

2022/09/22

Joseba Egibar: “Urkullu Lehendakariak iragarritako neurriek segurtasuna eskaintzen diete euskal herritarrei”

Bozeramaile jeltzaleak esan du neurri horiek egungo egoera ekonomiko eta energetiko zailaren erradiografia erreala direla; eta defendatu egin ditu, ekonomia, gizarte eta hezkuntza arloei erantzuten dieten bost “herrialde-akordioak” lortzera bideratuta daudelako

Eusko Legebiltzarra

2022/09/19

Joseba Egibar: “Guztion ongiaren defentsak batasun handiena eskatzen du, ez estrategia suntsitzaileak”

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Andoni Ortuzar EBBko presidentea jeltzaleen talde parlamentarioarekin batu dira, ikasturte politiko berriari hasiera emateko lehentasunak finkatzeko. EAJ-PNVk "akordioa eta lankidetza" eskaini ditu Errusiaren inbasioak Ukrainan utzi dizkigun erronka handiei aurre egiteko

Eusko Legebiltzarra

2022/09/12

Krisi humanitarioetan emakumeek dituzten sexu- eta ugalketa-eskubideen urraketa salatu du Iñigo Iturratek

Legebiltzarkide jeltzaleak nazioarteko bilera baten irekiera ekitaldian parte hartuko du gaur eta bihar, Gasteizen; Europako, Estatuko eta Nazio Batuen erakundeetako parlamentuetako kideak bilduta

Eusko Legebiltzarra

2022/09/08

EAJ-PNV pozik agertu da Kirolari buruzko Lege berrian EH Bildurekin lortutako akordioagatik, “bizitza osasungarri baten helburua indartzen duelako”

Arauak 1998tik indarrean dagoen testu bat eguneratuko du, eta, besteak beste, 0-6 urte bitarteko eskola-kirolari emango dio estaldura. “Arduraz lan egin dugu taldeekin, euskal gizartea aktiboagoa izan dadin. Bildurekin lortutako akordioak helburu hori berresten du, eta gainerako alderdiei bertan parte hartzeko deia egiten diegu. Oposizio erabilgarria beti izango da hobea kritikatzen duen alternatiba bakarra baino”, Rakel Molina legebiltzarkideak esan duenez

Eusko Legebiltzarra

2022/08/05

Iturrate Kolonbiako Petro presidente izateko inbestiduran izango da, estatuburu eta gobernuburuekin batera

Ordezkari jeltzaleak Kolonbiak bakearen, justizia sozialaren eta berdintasunaren alde egindako apustua agurtu du, “Itxaropentsu gaude Gustavo Petroren gobernuak aro politiko berri bat irekiko duelakoan herrialdean”

Eusko Legebiltzarra

2022/07/28

Maitane Ipiñazarrek Montrealen, Kanada, parte hartuko du HIESari buruzko Nazioarteko Konferentzian

Legebiltzarkide jeltzaleak adierazi du hitzordu honek “gure konpromisoa eta euskal erakundeena areagotzeko balioko duela, birus hau erabat desagerrarazteko bidean aurrera egiten jarraitzeko”

Eusko Legebiltzarra

2022/07/18

Iñigo Iturrate: “Gobernu konprometitua eta krisiari aurre egiteko Herri indartsua dugu. Ekonomia izango da helburu nagusia”

Legebiltzarkide jeltzaleak oposizioari eskatu dio ez dezala utzi hauteskunde aurreko giroak arrastaka eramaten eta neurria emanez ekin dezatela, “herritarren interesetan pentsatuta, eta ez partikularretan. Krisi garaietan, proiektu politiko bakoitzaren sendotasuna erakutsi behar da”