Prentsa Aretoa
2022/10/13
Ertzaintzaren polizia-lanari balioa emateko Eusko Jaurlaritzak egindako lana nabarmendu du EAJ-PNVk
Joseba Diez legebiltzarkide jeltzalearen esanetan, Jaurlaritzaren eta euskal erakundeen konpromisoa eztabaidaezina da, eta “horren erakusgarri dira gauzatu diren ekintza zehatzak”. “Ertzaintzak ezinbesteko zeregina izan du Euskadin demokrazia sendotzeko orduan”, ziurtatu du
Joseba Diez EAJ-PNVko legebiltzarkideak uste du Ertzaintzak euskal gizartearen errespetu osoa merezi duela, “gertuko polizia izanik, ezinbesteko papera jokatu duelako Euskadin demokrazia sendotzeko orduan”.
Horren ildotik, legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du oraindik gizartearen zati batek ez diola Ertzaintzari, “gertuko polizia horri”, merezi duen errespetua erakutsi. “Ez historian, ez gaur egun. Ertzainek luzaroan jasan behar izan dute terrorismoa. Eta hori gainditu ondoren, gorrotoan oinarritutako jarrera batzuk izan dituzte. Eta aurrekoa onartezina bazen, intolerantzia eta fanatismoa ere onartezinak dira, gaur egun oraindik indarrean dirautenak”, esan du.
Azken hilabeteetan Mutrikun edo Gasteizen gertatutakoak jarri ditu adibide gisa ordezkari jeltzaleak. Diezek adierazi du “gertakari horiek indarkeriaren beste aurpegi bat baino ez dira”, baina nabarmendu du EAJ-PNVk eta Eusko Jaurlaritzak beti erakutsi dutela elkartasuna eta esker ona jasan behar izan dituzten bidegabekeria guztien aurrean. “Gobernuaren konpromisoa eztabaidaezina da, eta horren erakusle dira gauzatu diren ekintza zehatzak”, esan du. Hala, Eusko Jaurlaritzaren Udaberri 2024 Plana nabarmendu du Diezek, Jaurlaritzak Ertzaintzarekin duen konpromisoaren erakusgarri gisa. "Zehatza, zorrotza eta anbizio handikoa, benetako bizikidetza normalizatua bilatzeko", adierazi du.
Azkenik, ekintza zehatzen artean, legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu du ostegun honetan bertan, aurreko urteetan bezala, omenaldia egingo zaiola Bilboko Guggenheim plazan ETAk 1997ko urriaren 13an hildako Txema Agirre Larraona ertzainari. “Hemendik gure taldearen estimu eta maitasuna bidali nahi nieke bere senide eta lagunei”, amaitu du Joseba Diezek.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15