Prentsa Aretoa
2022/10/27
EAJ-PNVk “populismo fiskala” bertan behera uzteko eta akordioa ixteko eskatu dio oposizioari
Itxaso Berrojalbiz legebiltzarkideak ziurtatu du sistema fiskal efiziente eta eraginkorra dugula, eta ekonomia egonkortzen denean berrikusiko dela. “Lehenik eta behin, pertsonen ekonomia eta ongizatea sendotu behar ditugu, ondoren erreformei ekiteko. Daukaguna aztertu behar dugu, egungo akordio fiskala, eta gero etorriko dira aldaketak”
Fiskalitateari buruzko eztabaida berriro iritsi da Legebiltzarrera. Elkarrekin Podemos-IUk ekimen bat ekarri du gaurko osoko bilkurara, besteak beste, erreforma fiskal integral, justu eta progresibo bat eskatzeko. Aurretik, EH Bilduk eta PPk bultzatu dute eztabaida, eta EAJ-PNVrentzat oportunista da eta polarizazioa baino ez du bilatzen. Itxaso Berrojalbiz legebiltzarkideak “populismo fiskala” egitea eta gizartea aberatsen eta pobreen artean banatzea leporatu dio oposizioari, eta “erantzukizuna, seriotasuna eta akordio” politikoa eskatu dizkie.
“Populismo fiskala kanpainaurrean? Eztabaida aberatsak eta pobreak aurrez aurre jarriz aurrekontuak bihar bertan Legebiltzarrera iristen direnean? Eztabaida hau oso oportunista da, eta motzean jokatzen dute, ez murgilduta gauden iraupen-lasterketan. Borroka fiskala beste leku batzuetara eraman dezakete. Baina hemen ez. Gauzak oso argi dauzkagu”. Horrela, egungo zerga-sistema defendatu du, bizi ditugun une konplexuei erantzuteko eraginkorra eta sendoa dela esan baitu. Ziurtatu duenez, eredu horrek aukera ematen die gure erakundeei pertsona ahulenen aldeko neurriak hartzeko, eta berrikusi egingo da egungo ziurgabetasun unea gainditzen dugunean. “Lehenik eta behin, pertsonen ekonomia eta ongizatea sendotu behar ditugu, ondoren erreformei ekiteko. Aztertu behar dugu zer daukagun, egungo akordio fiskala, eta gero etorriko dira aldaketak. Hori diote Legebiltzar honen erabakiek eta baita Gobernu Programak ere. Berrikuspen integrala eta adabakirik gabekoa landuko dugu, eta hori da talde batzuek proposatzen digutena. Aldaketa horien helburua izango da gizarte-politikak hobetzea eta herrialde erakargarria izaten jarraitzea enpresentzat”.
Berrojalbizek azken hilabeteotan Iñigo Urkulluren Gobernuak onartu dituen neurrien errepasoa egin du, astintzen gaituzten osasun eta ekonomia krisien ondorioak arintzeko. Ekintza horiek posible dira, gaineratu du, gure zerga-sistema progresibo eta bidezkoari esker. Hitzartuz programa, errenta txikienei egindako kenkariak, deflaktazioa edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzen gehikuntza dira aipatutako adibideetako batzuk. “Neurri-sorta horri esker, nahi dugun Euskadi eraikitzen jarrai dezakegu: aurrerapen-herria eta sozialki kohesionatua. Euskal enpresa-ehunari eta pertsonei begira dagoen herria. Gure taldeak ez du helburu hori kolokan jarriko zergak jaisteko proposamen populista baten ondorioz. Ez du arriskuan jarriko gure Herriaren hazkundea, ez eta gure gizartearekiko konfiantza eta ziurtasuna ere, aberatsei zergak igotzen “progreak” izateagatik. Ez da gure eredua”, adierazi du. Bere hitzaldia amaitzeko, parlamentari jeltzaleak eskatu dio oposizioari akordioarekin bat egin dezala erreforma fiskalari heltzeko unea iristen denean, eta alde batera utz ditzala haserrealdia baino eragiten ez duten eta Gobernua higatzeko sortzen diren eztabaidak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15