Prentsa Aretoa
2022/10/13
EAJ-PNVk autokontsumo energetikoa defendatu du erregai fosilekiko mendekotasuna murrizteko bide gisa
Unai Grajales legebiltzarkideak administrazio-izapideak sinplifikatzearen alde egin du; izan ere, batzuetan, klima-aldaketaren eragina murrizten duten eta fakturetan aurrezten duten autokontsumorako ereduak oztopatzen dituzte. “Trantsizio energetikoaren erronkan gizarte osoaren parte-hartzea, Herri akordioak eta energia garbien azpiegiturak bizkortzea behar dira”
Autokontsumoa eta energia berriztagarriak. Funtsezko binomioa da energiaren kostu handiak konpontzeko eta deskarbonizaziorantz aurrera egiteko. Hala defendatu du Unai Grajales legebiltzarkide jeltzaleak gaurko osoko bilkuran. Bere hitzaldian, egiaztatu du burokrazia izan daitekeela berriztagarriak Euskadin sartzea atzeratzen duen elementuetako bat, eta horregatik eskatu du administrazio-izapideak murriztea eta malgutzea, kontsumitzaileei erraztasunak emateko. “Gauden testuinguruan, beste aurrerapauso bat eman behar dugu, besteak beste, gizarteak eta planetak hala eskatzen digutelako. Eta trantsizioa bultzatzeko eta mendekotasun energetikoa murrizteko bide horretan beharrezkoa da guztion parte-hartzea. Baita herri-akordioak ere, eta, ordenamendua errespetatuz eta gure natura-ondarea lehenetsiz, azpiegitura guztiak arintzea, txikiak baina baita ertainak eta handiak ere, energia garbiak lortzeko. Harro gaude Euskadin azken 40 urteetan aurreratutakoaz, eta aurrera egiten jarraituko dugu etorkizun jasangarri eta hobea lortzeko”, baieztatu du.
Grajalesen iritziz, banatutako sorkuntza, autokontsumoa eta tokiko energia-komunitateak bezalako esperientziak aukera bat dira gizarteak modu aktiboan parte har dezan bere energia propioaren sorkuntzan eta horniduran; izan ere, gainera, onura komunitarioak, ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak ematen ditu. “Oraindik gainditzeko dauden erronkak gorabehera, ekimen horiek trantsizio energetikoaren eta deskarbonizazioaren aldeko apustua dira. Autokontsumoak erdigunean jartzen ditu pertsonak, eta, horregatik, haien garapena errazteko lan egin behar dugu”.
Grajalesek Ganberan gai honen inguruan lortutako akordio zabala baloratu du; “izan ere, azkarrago eta hobeto aurrera egiteko, beti izango da positiboagoa batura”, eta klima-aldaketaren eta hurrengo garaietan beharrezkoa den trantsizio energetikoaren inguruko akordioaren bidea egiten jarraitzearen alde egin du. “Une zailean gaude, ziurgabetasunez beteta, eta erronka handiak ditugu, ikuspegi zabala eskatzen digutenak benetan bide honetan aurrera egin nahi badugu”, amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15