Prentsa Aretoa
2005/11/16
URKULLU: "BIKTIMEN LAN TALDEAREN IZENDAPENAREN ETA EGITEKOAREN GAINEAN SORTUTAKO EZTABAIDA FALTSUA DA"
Otsailaren 17an Eusko Legebiltzarrak biktimen inguruan onartutako ebazpena eta 1999ko Terrorismoaren Biktimekiko Elkartasun Legearen edukiari jarraiki, Lan Taldearen egitekoak definitu dira.
Otsailaren 17an Eusko Legebiltzarrak biktimen inguruan onartutako ebazpena eta 1999ko Terrorismoaren Biktimekiko Elkartasun Legearen edukiari jarraiki, Lan Taldearen egitekoak definitu dira.
Eusko Legebiltzarraren Biktimen Lan Talde Iraunkorrak atzo izan zuen bere lehendabiziko bilkura. Lan Taldea eratu eta ordu gutxira sortutako zurrunbiloa errotik moztu du Iñigo Urkulluk, Giza Eskubideetako Batzordearen Presidenteak. “Gaur argi gelditu da, egunotan izendapenaren inguruan eragindako ikamikek interes alderdikoiei erantzun izan diotela eta Lan Taldearen izendapenaren eta zereginaren inguruan sortutako eztabaida faltsua izan dela”, azpimarratu du Urkulluk.
Giza Eskubideen Batzordeko Presidenteak Lan Taldearen egitekoak finkatu ditu. Otsailaren 17an Eusko Legebiltzarrak biktimen inguruan onartutako ebazpena beteko da eta 1999ko Biktimekiko Elkartasun Legeak eta 2003an Entzutegi Nazionalak biktima gisa definitzen dituenak hartuko dira kontuan, talde armatuek eragindako biktimak, hain zuzen. Horrela, “Lan Taldea, ETA, GAL eta BVE Batallón Vasco Español talde armatuen biktimei egongo da zabalik” gehitu du Iñigo Urkulluk.
Legebiltzarkide Talde guztiek dute eztabaida politikoan parte hartzeko eskubidea eta, horren harira, Ezker Abertzaleak ponentzia utzi izana “tamalgarritzat” jo du Giza Eskubideetako Batzordearen buruak. “Ahaleginak eta bi egin ditugu zentzu horretan baina EABren aukera izan da” gehitu du Iñigo Urkulluk. Aurrerantzean, lan ildo guztiak, oroitzapena eta egi eta justizia oinarrietan bideratzea espero du buruzagi jelkideak, beradiskidetzerako bidean urratsak emateko ahaleginean.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15